12/09/26

CNTk positiboki hartu du greba eguna eta mobilizazio berriak egitera deitzen du

Gaurko mobilizazio jendetsuen ostean, CNT sindikatuak grebaren balorazio positiboa egin du, “greba orokorra langileriak duen erremintarik indartsu eta eraginkorrena dela” azpimarratuz.

 

Jasotako datuen arabera, industria sektorearen lanuztea oso hedatua izan da. “Enpresa industrialetan ematen den gaur eguneko egoeraren aurrean langileriak beldurra gainditu du, eta bere erantzuna nabarmena izan da”, erakunde anarkosindikalistaren iritziz. “Orokorrean, geldialdia ia erabatekoa izan da eskualde eta enpresa askotan”. Gobernuen paperak, gutxieneko zerbitzu itogarriak inposatzen eta indarkeria poliziala patronalaren alde erabiltzen, ez du langileria gelditu.

Luis Fuentesek, CNTren izenean hitz egin du milaka langileen aurrean Bilboko goizeko manifestazioaren ostean. “Politika ekonomiko eta sozial berri baten beharra” aldarrikatu du, “langileriaren batasuna eta antolaketaren premia ezinbestekoa dugula egoera hau gainditzeko”. Azkenik “grebaren tresna erabiltzeko beharra dugu, mugagabeko greba baztertu gabe” esan du, txaloaldi luzea sortaraziz.

Arratsaldean mobilizazio jendetsuak izan dira hiriburuetan eta eskualdeetan, “greba eguna ez dela eguerdian amaitzen erakutsiz”, esan du erakunde anarkosindikalistak. “Gaurko greba orokorra beste pauso bat izan da, baina argi izan behar dugu beste pausu asko eman beharko dugula gure helburuak lortzeko”.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena