16/12/04

CNTk Portugaleteko Udalak adierazpen askatasuna urratzen duela salatu du

CNT sindikatuak, beste eragile sozial eta sindikalekin batera, Udaletxeak jarraitzen duen politika salatu du.

Adierazpen askatasunaren aldeko plataforma sortu dute Portugaleten, egoera honi irtenbide bat aurkitzeko nahian.

 

Erakunde anarkosindikalistak Portugaleteko Udalak herriko garbitasuna arautzen duen ordenantzaren erabilera salatu du, "elkarte eta erakunde sindikalak zigortzeko erabili baitu, milaka euroko isunak jarriz; bertoko Mozal legea baita", azpimarratu du CNTk. "2004tik aurrera Udalak, kartelak jartzeagatik, 3.000 euroko hainbat isun jarri diete hainbat erakundeei", nabarmendu dute.

Eraso hauei aurre egiteko Portugaleteko 33 elkarte, alderdi politiko eta sindikatuk plataforma osatu dute, gune publikoen erabilera kudeatzen duen araudia berrikuspenerako parte hartze prozesu bat eskatuz. "Informatzeko eta informatua izateko eskubidea dugu", esan dute Plataformako kideek, "eta ordenantzak informazioa helarazteko espazioak gaitu beharko lituzke, informatzeko baimena arautu beharrean".

Hau dela eta Plataformak Portugaleteko Udalari araudiaren inguruan eztabaidatzeko espazio bat irekitzea exijitzen dio. "Herrian eta herriarentzat lan egiten dutenen adierazpen askatasunaren aurkako politika eten behar da", esan dute.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena