18/03/14

CNTk pentsio duinen aldeko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du

  • Asteburu honetan hainbat manifestazio egingo dira Euskal Herrian eta Estatu osoan.
  • "Guztion erronka da erretiro duina izateko aukera lortzea", sindikatuak azpimarratu du.

Pentsio duinak exigitzeko, larunbat honetan gure lurraldeko hainbat mobilizazio egingo dira. "Aski dela esateko garaia da, gure nagusiak miseriara kondenatzen dituzten pentsioak hobetu behar dira, orain bertan", CNT sindikatuak aipatu du. "Erreformaz erreforma Gobernuak sistema publikoa desmontatzen ari dira", erakunde anarkosindikalistak azpimarratu du, "negozio pribatua sustatu nahi dute".

Kalea ateratzeko arrazoiak "soberan daude", erakundearen hitzetan. Hori dela eta mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaldu du, "pentsio publiko duinak behar ditugulako, bai gaur baita etorkizunean". Azken finean, "guztion erantzukizuna da, ez soilik pertsona erretiratuena"

Manifestazioak lrunatean (hilak 17) Bilbon (Udaletxean, 17:00), Donostian (Bulebarrean, 18:00), Gasteizen (12:00, Artium) eta Iruñean (18:00etan, Gaztelu Plazan) izango dira.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena