21/05/17

CNTk Mediaposten azpikontratazio irregularra salatu du Lan Ikuskaritzan

  • “Urteetan gora egin duen praktika da, pandemiarekin bizkortu dena, enplegu-erregulazioko espedienteari begira", adierazi du sindikatuak.
  • Sindikatuak, salaketa honekin, egoera erregularizatzea espero du.

CNTk azaldu duenez, "Mediapostek BK Distribuciones eta MD euskal enpresak xurgatu eta 10 urtera, Bizkaian Geobuzonen ekoizpenaren %80 kanporatua izan da". "Jarduera hori azpikontratek egiten dute, kontratazioaren eta laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko eskubideak errespetatzen ez dituztenak", salatu du CNTk.

Sindikatuen arabera, "azpikontrata gehienek Mediapostentzat bakarrik egiten dute lan, eta, kasu batzuetan, baita Mediaposten baliabideekin ere".

Sindikatuak ohartarazi duenez, "Mediapostek lan-erregulazioko espedientearekin lortu nahi du, langileak antzinatasunarekin eta eskubideekin kaleratzea, Geobuzonen jarduera modu irregularrean eta ustiapen baldintzetan azpikontratatzen jarraitzeko".

Horregatik guztiagatik, CNTtik "salaketa jarri dugu Lan Ikuskaritzan, eta enpresan dauden gainerako sindikatuei praktika horiek ere salatzeko eskatzen diegu". Amaitzeko, sindikatu anarkosindikalistak "batasun sindikalari" dei egin dio "Mediaposten kaleratze bidegabeak gelditzeko".

Agenda

Ez dago ekitaldirik