24/02/15

CNTk Hirugarren Sektorea antolatzeko kanpaina hasi du Bizkaian

  • Bizkaiko sektore sozialeko langileek, sektorean urte askotako esperientzia sindikala izan ondoren, kanpaina bat hasi dute Hirugarren Sektorea antolatzeko
  • "Gu geu antolatzen ez bagara, inork ez du egingo", adierazi dute afiliatuek.

CNT-n afiliatutako Bizkaiko Hirugarren Sektoreko langile talde bat gara eta, beraz, geure afiliazioaz gain, beste antolakuntza era batzuk ezartzeko ikuspegia partekatzen dugu, horizontalak, independenteak (estatu edo patronalarengandik finantziaziorik jaso gabe) eta autogestiorantz eta autogestiotik bideratuak.

Ikuspegi honetak erabaki dugu batzea eta ikuspuntu ahalik eta sektorialenek lanean hastea, baita lanean ditugun baldintzak hobetzen lagunduko duten proposamenak egiten saiatzeko koordinatzea, borroka metodologia batekin eta egungoaren ezberdina den errepresentazio batekin.

Denbora daramagu, alegia, ez soilik geure lan-eskubideak izozten direla edota atzera egiten dutela ikusten (hitzarmen gelditu edota iraungiak, gehiengoa duten sindikatuek eta patronalak eratutako negoziazio-mahai blokeatuak, etab.). Azken urteetan IPCaren igoerak soldaten igoerak baino askoz gorago daudela behatzea besterik ez dugu, honek gure erosahalmenean eraginez.

Denbora daramagu ikusten nola pertsonak zaindu eta erdigunean jartzeaz harrotzen den eta ordea bajak zigortzen dituen sektore batean (ABEaren lehenengo egunek gutxiago kobratu dezagun eginez) ez diren ekipoak gure lanpostuei lotutako arriskuen prebentzioari mesede egingo dioten giza baliabidez eta materialez hornitzea kontenplatzen.

Bestalde, azpimarratu beharra dago, borroka sindikalari dagokionez ibilbide laburra duen sektore baten parte garela, zeinetan posible den egoera hau bera aprobetxatzea borroka sindikal horizontal, feminista, inklusibo eta autogestionatu bat aurrera eramateko.

 

Idazki hau CNTn afiliatutako Bizkaiko Hirugarren Sektoreko langileak koordinatzera deitzeko helburuarekin sortzen da, baina baita oraindik afiliaturik ez dauden eta lan talde honetak kontrasterako eta beste enpresen egoeraren ezagutzarako espazio bat egiteko era ikus dezaketen pertsonei deitzeko helburuarekin ere, geure buruen eta gainerakoen eskubideen akbista gisa indar gaitezen.

 

Aurrekoa partekatzen baduzu edo hitzarmenarekin zalantzaren bat baduzu, zeure eskubideak errespetatzen ez direla uste baduzu, ordutegiengak, baimenengak, egutegiagak edota beste edozein arrazoirengak, uste baduzu zeure lanean beharrezkoa dela sindikalki antolatzea, baina ez badakizu nola hasi horretan; hurbil zaitez, informa zaitez, aholkua eska ezazu eta afilia zaitez.

 

Horrenbeste borroka urteren eta antolakuntza sindikalaren ostean lortutako eskubideak egun batek bestera gal daitezke antolatuta eta prest ez bagaude.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi:Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena