13/07/25

CNTk Gran Hotel Ercillaren lan-hitzarmena efekturik gabe utzi nahi duela salatzen du

Ercilla Hoteletan CNTk duen Sekzio Sindikalak kontzentrazioa egin du enpresaren zuzendaritzak egindako jukutria salatzeko. “Era aldebakarrean enpresa-ituna efektu barik utzi baitu, probintzia mailako Ostalaritza Lan Hitzarmenera pasatuz, suposatzen duen soldata murrizketak aplikatuz”, esan du sindikatuak. Enpresa Bilboko Ercilla eta Lope de Haroren jabea da; baita ere Getxoko Embarcaderorena.

“Murrizketen aurrean ez gara geldituko”, esan du erakunde anarkosindikalistak, “gure susmoa da enpresak horrela jokatu duela, urte amaieran probintzia mailako lan-hitzarmena desagertzeko zorian dagoelako eta honen ondorioz, estatu mailako lan hitzarmena aplikatuko litzateke”, lan baldintzak are gehiago okertuz.

Enpresak egindako eraso honen aurrean, Sekzio Sindikalak argi utzi nahi du “gure eskubideen aldeko apustua sendoa dela, beraien defentsan borroka egiteko prest gaudela” adieraziz.

Agenda

Ez dago ekitaldirik