- Erakunde anarkosindikalistak, ordezkari eta enpresa batzordeari asanblada deitzera gonbidatu die "langileek, guztien artean, aldarrikapenen inguruan iritzia eman eta adostu ahal izateko, adosten dena negoziazio mahaira eramateko helburuarekin".
- Langileen kontrako "batere demokratikoak ez diren" jarrerak salatu ditu.
Informaziorik gabe, batere gardentasunik gabe eta langileekin kontatu gabe. Horrelaxe hasi ziren urriaren 18an Mediapost-eko hitzarmen berriaren negoziaketak. CNTk salatutakoaren arabera, "argi dago egoera honek enpresari mesede egiten diola".
Erakunde anarkosindikalistak adierazi duenez "langileek ez daukate kolektiboki iritzirik emateko aukerarik", tartean "informatuak izateko eskubidea" ukatzen zaielarik; "guzti hau langileen interesak defendatzen dituztela esaten dutenek bideratuta". Egoera hau momentu klabe baten gertatzen ari da, "datozen urteetan jasango ditugun lan baldintzak negoziatzen ari direnean".
"Zergatik ez dute nahi langileek iritzia asanblada batetan ematea? Zein interesei men egiten diete langileei informazioa ukatzen dutenek? Zergatik isiltzen dira galdetzen zaienean?", galdetu du CNTk. Ildo horretatik, "batere demokratikoa ez den jarrera honek langileei batere onik egiten ez diela" azpimarratu dute.
Sindikatuak salatu du guzti hau "langileen eta euren interesengandik urrun dagoen eredu sindikalaren pean" gertatzen dela. "Haiekin hauteskundeak datozenean baino ez direla akordatzen, politikariak bezala". Horren aurrean, "CNTk elkartasunean oinarritutako sindikalismoa erabiltzen du, partehartze zuzena gure sindikatu gisako funtzionamenduaren funtsa delarik, enpresa barruan zein kanpoan".
Honexegatik, CNTren atal sindikala "Mediapost-en dagoen kontrabotere sindikal bakarra da". Azpimarratu dutenez, "eskura dituen tresna guztiak, juridikoak zein sindikalak, erabili dituen sindikatu bakarra da -greba, gatazka kolektiboa, lan ikuskaritzan egindako salaketak, mobilizazioak, salaketa publikoak, etab.- gure afiliatuen eta langile ororen alde". Honen ondorioz, adierazi dute "borroka tresna hau, CNTren atal sindikala, zinez boteretsua bilakatzeko euren interesak berdinetik berdinera defendatuko dituzten langile gehiago behar ditugu".
Arrazoi hauengatik, CNTk langileen ordezkariei eta enpresa komiteei "plataforma guztietan berehala asanbladak deitu ditzatela" eskatu die "langileek aldarrikapenen inguruan iritziak eman eta adostu ahal izateko, negoziazio mahaira eramateko helburuarekin". Izan ere, "negoziaketetan gardentasuna" eta "hitzarmenaren zirriborroaren berrespena langileen osotasunak egin dezala" eskatu dute.
"Gure eskubideen defentsan, azpikontratazioaren eta miseria-soldaten kontra, antolatzeko unea da" azpimarratu du sindikatu honek, Mediapost-eko langile guztieei CNTren atal sindikalera batzera deitu dituelarik. Harremanetan jarteko bide irekia Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta helbidearen bidez edo astelehen eta ostegunetan 19:00etatik aurrera 944 38 82 32 telefonora deitzea da.