17/08/30

CNTk gaitzesten du Hontzak jasan duen zentsura

Bilboko jaietan Hontzak konpartsak jasan duen zentsuraren aurrean, CNTk gertaera hori gaitzesten du eta erasoa jasan duen konpartsarekin bat egin nahi du.

 

Adierazpen askatasuna oinarrizko eskubidea da eta ezin da inoiz zapaldu.

Esparru honetan, azken garaietan, atzerapauso handia ematen ari gara. Askotan oinarrizko askatasunak mozten dituzte sektore atzerakoien alde egiteko.

Onartezina da, erregimen totalitarioek egiten duten moduan, epailearen autoak eta polizia erabiltzea umorea, kritika eta satira mugatzeko.

Gertaera tamalgarri honek erakusten du Eliza katolikoak Estatu espainiarrean oraindik duen boterea. Honek gogora ekartzen dizkigu pasatutako garaiak baina, gertaera ikusita, uste dugu garai horiek oraindik ez direla atzean geratu.

Hontzak konpartsako lagunei elkartasuna, maitasuna eta hurbiltasuna adierazi nahi dizkiegu. Haiek, jasan duten erasoaren aurrean, umore gehiagoarekin erantzuten jakin dute.

Oinarrizko eskubideak urratzen dituzten jendeei eta erakundeei gure mespretxu osoa adierazi nahi diegu, lobby hauek gizarte tristeagoaren eta bidegabeagoaren alde lan egiten dutelako.

Agenda

Ez dago ekitaldirik