14/08/25

CNTk Finlandiari Ercillaren “beste aurpegiaz” adierazi dio

CNT sindikatuak Ercilla hoteletan murrizketen eta errepresioaren aurkako kanpaina areagotu du. Gutxi falta da munduko saskibaloi txapelketa hasteko, hori dela eta erakunde anarkosindikalista Finlandiako selekzioarekin eta herri horretako ordezkari diplomatikoekin kontaktuan jarri da -selekzioa honek hotel honetan hartuko du ostatu-. Hauei establezimendu honetan egingo diren mobilizazioen berri eman die.

Astelehen honetan bidali diren gutunak PAMera (zerbitzuen sektore-sindikatua) eta Central Organisation of Finnish Trade Unionsera ere bidali dira. CNTk Finlandiako bi sindikatuei elkartasuna eskatu die. “Ercilla ezagutzera eman nahi dugu, langileok pairatu behar dugun errealitatea ostalari guztiek jakin dezaten”, esan du CNTk.

Gutunetan, sindikatuak irailaren 1etik 4ra, Finlandiako selekzioa hotelean egongo den egunetan, egingo duten grebaren berri ematen du. “14 hilabete baino gehiago zuzendaritzaren aurkako borrokan eman dugu eta honi eskatzen diogu langileekin dituzten arazoei buruz hitz egiteko”, azpimarratu du CNTk.

Oharraren beste leku batean, erakunde anarkosindikalistak Ercillan zeintzuk diren bere aldarrikapenak zehazten ditu, haien artean “lan baldintza duinak ziurtatzen dituen hitzarmen kolektibo bat: lan-segurtasun neurriak, kaleratzeen ordez irtenbide alternatiboak, kanpora atera diren zerbitzuak berreskuratzea eta legearen arabera kontratazioak egitea”.

Halaber, sindikatuak eskatu du hotelaren kudeaketa “profesionala izateko” eta arduradunak “hotelaren bideragarritasunaren alde egoteko”. Era berean, exijitu du “gaur egun betetzen ez diren lan arriskuen prebentziorako arauak betetzeko”. Ildo horretan, CNTk ohartarazi du “ez betetzeak bai langileentzat bai bezeroentzat arriskutsuak direla”. “Ez dugu ezer eskatzen zuzendaritzak ezin duenik eman (…) Negoziatzea eta borondatezko kontua besterik ez da baina nagusiek ez dute nahi”, sekzio sindikalak salatu du.

Aste honetako protestak Bilboko Aste Nagusian egin ziren borroka egunen ondoren izango dira, “kasu horretan enpresariek betiko errezeta erabili zuten: errepresioa, errepresioa eta errepresio gehiago”, nabarmendu du CNTk. Gogora ekarri behar da pasa den asteko kontzentrazioetan Ertzaintza zelatan egon zela eta txilibituak erabiltzea debekatu zituela.

Agenda

Ez dago ekitaldirik