Ekitaldian, garai latzetan eraso faxistaren aurrean langileriak emandako erantzuna eta kapitalismotik kanpo bizitzeko alternatiba erreala martxan jartzea gogoratu zen, gaur egun pairatzen dugun egoerarekin alderatuz eta belaunaldi horretatik ikasi behar duguna berreskuratuz.
"Garai horretako eta gaur eguneko kapitalismoak berberak baitira, erabiltzen duen erremintak aldatuz langileriaren erantzunaren arabera"- azpimarratu du. "CNTko gizon eta emakumeek faxismoa eta kapitalismori aurre egitea posible dela erakutsi zuten, antolaketa, hezkuntza eta klase kontzientziari esker -erakunde honek gehitu du. Ez zaituztegu ahazten!”.