17/01/02

CNTk Bizkaiko Foru Aldundiak gauzatzen ari duen ezkutuko pribatizazioa salatu du

  • Sindikatuak Bizkaiko Foru Aldundiko "zerbitzu publikoen pribatizazioen arriskuak eta kostuak" salatu du.
  • CNTren ustez, Basalan S.A. enpresa "asiako liztorraren kentze prozesuan eman den pribatizazioaren adibide argi bat da".

"Bizkaiko Foru Aldundiak zerbitzu publikoak pribatizatzeko politika neoliberalarekin jarraitzen du", CNT sindikatuak salatu du. Erakunde sindikalaren hitzetan, zerbitzu publikoak kudeatzeko asmoz enpresa pribatuak sortzen direnean, "merkataritza-irizpideak izango dira garrantzitsuenak, ez irizpide sozialak; hau da, garrantzitsuena aurrezkia izango da eta ez kalitatezko zerbitzu bat ematea". Horrez gain, eredu honek ate-birakariak sustatzen ditu, "gure administrazioetan oso ohikoa dena".

Zentral anarkosindikalistaren ustez, "Suhiltzaile-zerbitzua da Foru Aldundiak pribatizatu nahi duen beste arlo bat, bai suhiltzaileei funtzioak kenduz edo zerbitzuak kanporatuz". Vespa Velutinaren (asiako liztorra) kentze prozesuaren kudeaketa honen "adibide argi bat da", esan du CNTk. 2015 urtean, Foru Aldundiaren Suhiltzaile Zerbitzuak Asiako liztorraren 1754 habi kendu zituen, "bataz bestekoz habi bakoitzeko 2,11 ordu erabiliz, gainkosturik gabe, funtzio hauek funtzionarioen soldataren barnean baitaude".

Hala ere, zerbitzu hau Basalan enpresa foralaren esku dagoenetik, "batez bestekoz erabilitako denbora handitu da, 2,27 ordutara; gainera kentzearen bataz besteko gainkostua 117,50 eurokoa da", erakunde anarkosindikalistaren iritziz.

Honi lan baldintzak okertu direla gehitu behar zaio, 2016ko irailaren 29an ikusi zen bezala, langile bat beren bizitza galdu baitzuen lan hau eginez.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena