- CNT sindikatuari kalumnia-delitua leporatzen zaio, ekintza sindikala egiteagatik
- “Hemen epaituko dena langileriaren arteko elkartasuna eta elkar-laguntza izango da”-adierazi du central anarkosindikalistak
Apirilaren 28an, CNTko militante bat deklaratzera deitu dute, Gestión y Eventos Lázaro enpresak jarritako kereila baten ondoren, Villafrancako udal-igerilekuetako lan-gatazka baten testuinguruan. CNT sindikatuari enpresaburuaren aurkako kalumnia-delitua leporatzen zaio, gatazka horretan sindikatu-lan hutsa egiteagatik.
“Etekinak lortzeko “Guztiak balio du” horren deriba enpresariala sindikalismo horizontalarekin borrokatuko dugu beti. Ez dugu atzera eginen bortxa eta mehatxuen aitzinean, eta ez dugu pribilegio edo dirurik onartuko isil gaitezen”- azaldu du zentral anarkosindikalistak. “Hori dela eta, gaur egoera honen aurren gaude”-gehitu du.
CNTko ordezkari sindikalak dio: “Botere judiziala beren interesen menpe jartzen dute eta egoera publikoki salatzeari uzteko arma gisa erabiltzen dute. Baina gugan efektua guztiz kontrakoa da. Ez gaituzte isilduko, eta gaur inoiz baino ozenago oihukatuko dugu dugu: SINDIKALISMOA EZ DA DELITUA.”
Erreza da antzematea, langile klaseak hilabetearen amaierara iristeko dituen zailtasunak gero eta handiagoak direla. “Prekarietatea gure lantokietan, auzoetan eta etxeetan hedatzen da. Ezin dugu askatasun sindikalaren aurkako eraso hau klase-sindikalismoa, mugimendu feminista, etxebizitzarena edo langile-klaseak gure duintasuna defendatzeko sortutako edozein egitura jasaten ari den olatu errepresibotik aldendu”-aldarrikatzen du mende bat baino gehiago borrokan daraman sindikatuak.
Sarritan ikusi ohi da, zerbitzu publikoen jarduera ekonomikoa udal-administrazioen azpikontratetara bideratzen direla. Gainera, Iniciativa por la Ribera eskuin muturreko alderdiko enpresaburu eta politikariak beste bi pertsona ere salatu ditu prozesu judizial honetan, Villafrancako udal igerilekuetako gatazkarekin sare sozialetan elkartasuna adierazteagatik. “Hortaz, uste dugu hemen epaituko dena langileriaren arteko elkartasuna eta elkar laguntzeko praktikak izango direla, edozein gatazkaren aurrean bide judizialetik ateratzen den askatasun sindikala zalantzan jartzen den bitartean”-dio central anarkosindikalistak.
Horrelako erasoen aitzinean, langile-klaseak sareak ehunduz soilik erantzun dezake, elkarrekiko laguntza praktikan jartzeko egiturak sortuz eta esplotaturik, esplotatzailerik, zapaldurik eta zapaltzailerik gabeko gizarte baterantz aurrera eginez. “Badakigu justizia instituzionala beren boterearen beste atal bat baino ez dela. Guk justizia sozialaren alde borrokatzen dugu”-bukatu du CNTk.
ERREPRESIO SINDIKALAREN AURREAN, AUZOLAGUNTZA ETA ELKARTASUNA!!!