20/03/28

CNT sindikatuak Gobernuari exijitzen dio telelana bere gain hartzera behartzeko, funtsezkoa ez den jarduera oro eteteko eta kaleratze produktiboak baliogabetzeko.

Sindikatuak 15 puntutan eskatzen du langile klasearen ondoan jar dadila kontziliazioaren inguruko neurriekin, alokairuen eta hipoteken ordainketa bertan behera utziz, (ABZ) Atzerritarrak Barneratzeko Zentroak itxiz eta sistema pribatutik behar diren baliabideak hartuz.

CNTk premiazko 15 ezarpen-neurri aurkeztu ditu, COVID-19ren osasun-krisi honetan langileok errekuperazioaren atzealdean ez geratzeko. Berrogeialdia zabaltzea aurreikusten denarekin batera, langileon egoera kritikoek gora egin dute dagoeneko ERTEren, kaleratze produktiboen eta kontratu-amaieraren biktima izan diren milaka langilerekin, bai eta beren lanak egun batetik bestera desagertzen ikusi dituzten freelance eta autonomo faltsuekin ere.

Espainiako estatuan dagoen arrisku egoera honetan, babesgabe, eta ziurgabetasunean daude milioika pertsona. "Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuan horri buruz aurreikusitako neurriak oso ondo geratzen dira paperaren gainean, baina aurrez aurre talka egiten dute enpresa-klase espainolaren pentsamolde primitiboarekin", azaldu da sindikatutik.

Hori dela eta, CNTk berehalako neurriak eskatu dizkio gobernuari, langileon klasea kaltetuena ez izatea bermatzeko. Segurtasunetik hasita, ahal denean telelana egitera behartuz eta, hala ez denean, jarduera etetea funtsezko lana ez denean. Kaleratzeak bertan behera utziz, krisia gainditzeko ezinbestekoak diren lanetan kontratazioak modu zuzenean eginez eta etxeetako langileena bezalako sektoreetan neurri bereziak ezarriz. Covid-19-ak eragindako osasun krisiaren aurrean lan gehien egiten ari diren sektoreek jasaten duten ahultzea eta babesgabeziarengatik ere kezka erakusten du.

Modu berean, pertsonen zaintzarako gaitasuna bermantu behar da. “Lan-bizitza eta familiarena adiskidetzeko eskubideak ausardiaz eta trebetasunez zabaltzeko unea da”, CNT-tik diote. Neurrien zerrendan, hurrengo orduetan erregistratua izango dena, horrelakoak bezalako gizarte-neurriak aldarrikatzen dira: Aldi Baterako Ezintasuna luzatzea arrisku taldeetan dauden pertsonak babesteko, 65 urte gorako edota gaixotasun kronikoak dituzten presoak askatzea, baita ABZak ixtea.

Gainera, lanaren konfederazio nazionalak, (CNT-LKN) sindikatuak, etorkizunari begiratzen dio formakuntzak, zalantzarik gabe,  burutzen diren berehalako ekintzen artean egon behar duela aldarrikatuz, baita neurri guztiak eskatzen dituzten esfortzu ekonomikoa indartzeko modua proposatuz ere: gehien duenarengatik funtsak lortuz dirutza handiei zerga berezia ezarriz.

CNT-tik proposatzen ditugun 15 oinarrizko puntuak:

1. Telelana berehala ezartzea teknikoki posible den enpresa guztietan.

Telelana hedatu egin behar da, ez bakarrik ezarrita edo erdi ezarrita zegoen lekuetan, baizik eta enpresak berehala egokitu behar dira antolaketa modu horretara. Gobernuaren Errege Dekretuak enpresa alferrenei telelanera ez egokitzeko eta euren plantillen eta gizartearen gainerakoen osasuna arriskatzen jarraitzeko ateak irekitzen dizkie. Eta hain zuzen ere, hori da gertatzen ari dena.

Horregatik, enpresa guztiek euren egiturak telelanera ahalik gehien egokitu behar dituzte, eta horretarako, urrutiko lankidetza-lanerako behar diren baliabide tekniko guztiak aztertu eta hornituko dituzte.

2. Funtsezkoa ez den ekoizpen-jarduera berehala eta automatikoki geldiaraztea, telelana ezarri ezin den kasuetan.

Azken ekitaldian, kontratatutako langile bakoitzeko 3.000 euroko gutxieneko irabaziak erregistratu dituzten enpresa guztietan, soldatarekin ordaindutako 30 eguneko baimena, automatikoki. Etekin-marjina horietara iritsi ez diren enpresetan ezinbesteko ERTEak aplikatzea, eta hori lortu duten enpresetan, 30 eguneko baimenetik aurrera.

Ondorio horietarako, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren zerbitzuak esanbidez funtsezko zerbitzutzat joko dira.

3. Prestakuntzarako ezohiko neurriak.

Urrutitik lan egin ezin duten langileentzat, neurri irudimentsu eta berritzaileak hartu behar ditugu. Izan ere, beste une batzuetan ekonomiaren berrikuntza zailtzen duen prestakuntza-defizitaz hitz egiten da; izan ere beste testuinguru batzuetan, langileei egozten zaie prestakuntza faltagatik enplegugarritasunik ez izatearen errua; izan ere, etengabe animatzen gara lan-harreman aldakorretarako prestatzera, eta horretarako, etengabeko prozesu gisa ulertu behar dugu prestakuntza. Une honetan, enpresek eguneratze eta prestakuntza-programa masiboak diseinatu eta ezarri behar dituzte urrutiko lana egin ezin duten langileentzat.

Ondorioz, enpresa guztiek Langileen Estatutuaren 23. artikulua modu eraginkorrean eta berehalakoan garatu behar dute, jarduera geldiarazten den denboran langileen soldatak mantendu, beraien plantillentzako urruneko prestakuntza-programak garatuz.

4. Lana antolatzeko ezohiko neurriak.

Lana eta familia uztartzeko eskubideak ausardiaz eta erabakitasunez hedatzeko unea da. Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuan horri buruz aurreikusitako neurriak oso ondo geratzen dira paperaren gainean, baina aurrez aurre talka egiten dute Espainiako enpresa-klasearen pentsamolde primitiboarekin. Gaur egun, lan hori murriztuz enplegua banatzeko joera izatea funtsezkoa da, pertsona ahulenen zaintza-lanak errazteko, osasun-zerbitzuen lana errazteko eta oinarrizko eta funtsezko produktuak eta zerbitzuak banatzeko, eta konfinamenduaren ondoren jarduerari berriro ekin ahal izateko.

Hori dela eta, enpresa guztietan kontuan hartu beharko da ordutegiak behar den tokian berrantolatzea, eta premiaz diseinatu beharko dira ordutegi berriak, txandak (behar den tokietan gehituta), ordu-poltsak eta abar… konfinamendu-neurriak geldiarazi daitezkenerako.

5. Beharrezkoa den produkzio-sistema pribatuaren esku jartzea.

Osasun-larrialdi honi aurre egiten laguntzeko, zenbait enpresa eta sektoretan lana egokitzea posible eta ezinbestekoa dela ulertzea premiazkoa da. Oinarrizko osasun ekipamendua diseinatzen eta 3D inprimagailuekin fabrikatzen ari diren herri-ekimen guztiei modu masiboan bide ematea beharrezkoa da, baita jostura-tailerretan oinarrizko maskarak egiten dituztenei, pertsona ahulenei laguntza komunitarioa emateko sareak sortzen dituztenei, etab.

Aurrekaririk gabeko egoera izanik, anbizio handiko neurriak behar dira. Kontuan izan behar dugu zenbait ERTEk baliabideak alferrik galduko dituztela, eta osasun-kolapsoko une batean ezinbestekoa dela baliabide horiek berriro baliatzea. Pazienteak hartzeko hotelak prestatzen diren bezala eta langileak lanean jarraitzeko prestatzen diren bezala, funtsezkoa denez, uste dugu beste industria batzuk egokitu behar direla egoerak eskatzen duen mailan ekoiztera eta zerbitzuak ematera: ekipoak eta instalazioak garbitu behar dira; erabilera bakarreko maskarak egin behar dira, eskularruak, batak, arnasgailuak; desinfektatzaileak egin behar dira; mugitu ezin direnei elikagaiak eraman behar zaizkie…

Beraz, maila lokalean, enpresen egokitzapen-gaitasuna inbentariatu eta gauzatuko da, edozein sektoretakoak direla ere, beren baliabideak osasun-sektore publikoaren, gizarte-zerbitzuen eta beste edozein jardueraren zerbitzura jartzeko, osasun-alarma honen testuinguruan antolatzeko, planifikatzeko eta kudeatzeko, betiere ERTEen eraginpean dauden pertsonen murrizketa kontuan hartuta.

6. Funtsezko zerbitzuak indartzea beharrezkoak diren langile guztiak zuzenean eta berehala kontratatuz.

Funtsezko zerbitzu horien eta eskura jarritako enpresen errendimendua bermatzeko, langile guztien lan-eskubideekiko errespetua bermatzeaz gain, enpresa horietako plantillak handituko dira. Honetarako enplegu-zerbitzuek hautatutako langabezian dauden langileen artean behin-behineko kontratuak abian jarriko dira.

7. Funtsezko zerbitzuetako langileak babesteko neurriak indartzea.

Lan-protokolo berriak eta prebentzio-neurri osagarriak abian jartzea. Kanpoko prebentzio-zerbitzuen erabateko porrotaren aurrean, une honetan jarduten duten kanpoko prebentzio-zerbitzu guztiak kudeaketa publikora pasako dira. Zerbitzu horiek Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalaren eta laneko segurtasun eta osasunerako institutu autonomikoen agindupean jardungo dute.

8. Kontziliazio-baimen berriak berehala garatzea.

Konstituzio Espanairaren 39.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, "Gurasoek era guztietako laguntza eman behar diete ezkontzaren barruan edo ezkontzatik kanpo izandako seme-alabei, euren adingabetasunean eta legez bidezkoa den gainerako kasuetan ere". Langileen Estatutuaren 37.3 artikuluko soldatapeko baimena zabalduko zaie seme-alabak eta mendeko pertsonak zaindu behar dituzten pertsona guztiei.

9. Alarma-egoeran gertatutako kaleratze guztien erabateko deuseztasuna.

Langileen eskubideak babesteko eta enpresen aldetik abusuzko jarduteak saihesteko, edozein enpresatan gertatutako kaleratze guztien deuseztasuna deklaratuko da, ezinbesteko baldintza bete eta lan-agintaritzaren baimena duten kasuetan izan ezik. Neurri hori indarrean egongo da alarma-egoerak eta ondoren eman daitekeen larrialdiko edo lekuzko edozein deklaraziok irauten duen bitartean, bai eta egoera horien indarraldia amaitu ondorengo 180 egunetan ere.

10. Aldi baterako ezintasuna arrisku-talde guztietara hedatzea.

Funtsezkoak diren sektore guztietan arrisku-talde bateko langileak (60 urtetik gorakoak, gaixotasun kardiobaskularrak eta hipertentsio arteriala dituztenak, diabetesa dutenak, biriketako gaixotasun kronikoak dituztenak, minbizia dutenak, immunodeprimituak, emakume haurdunak) beren osasuna eta bizitza babesteko, berehala igaroko dira laneko kontingentziagatiko aldi baterako ezintasun-egoerara. Egoera honetara igarotzen diren pertsona guztiek beren ordainsarien %100a jasotzen jarraituko dute, eta ez zaie inolako gabealdirik eskatuko.

11. Etxeko langileentzako neurri espezifikoak.

Etxeko langile soldatadun zein autonomoei, gainerako soldatapeko langileak eta autonomoak babesteko neurri berberak aplikatuko zaizkie, langabezia-prestazioa barne.

12. Ondasun handiei zergapena

Ondasun handieisalbuespenezko zerga bat ezarriko zaie, horiek izan daitezen langileriak funtsean pairatzen duen salbuespenezko egoerak ekarriko duen gastu sozialaz arduratuko direnak.

13. Alokairu, hipoteka eta oinarrizko horniduren ordainketa etetea.

Lehen etxebizitzarako alokairuak eta hipotekak ordaintzeko, moratoria bat ezarriko da, gutxienez alarma-egoeren indarraldi osoan edo indarrean egon daitezkeen beste egoeratan zehar. Halaber, lehen etxebizitzetarako eta epe berean, oinarrizko horniduren (ura, argia, gasa eta telekomunikazioak) ordainketa eten egingo da.

14. Izaera publikoko osasuna eta gizarte-zerbitzuak indartzea.

Osasun pribatuaren esku sartzea, konpentsazio ekonomikorik gabe. Adinekoen egoitzen kudeaketa esku publikoetara igarotzea, herritar guztien duintasuna eta bizitzarako eta osasunerako eskubidea bermatzeko neurri moduan.

15. Izaera sozialeko eta giza eskubideen arloko neurriak.

65 urtetik gorako presoak eta hilketa matxistak edo bortxaketa bezalako delitu larriak ez dituzten gaixo kroniko larriak berehala askatuko dira. CIE guztiak itxi, deportazioak amaitu eta Atzerritarren Legea indargabetzeari ekingo da.

Agenda

Ez dago ekitaldirik