14/12/18

CNT Pandora operazioaren aurka

Berriro, sistemak errepresio eta komunikabideen manipulazio mekanismoak martxan jartzen ditu. Estatu espainiarraren elite politiko eta ekonomikoek sustrai sakonak dituen tradizio obsesiboa “arrisku anarkistarekin” izaten dute. Horretarako, beti gezurrak, iruzurrak, muntaiak eta etiketa faltsuak erabili dituzte. Buru-belarri lanean daude gu “lehenengo etsai publiko” bihurtzeko, bake soziala arriskuan jartzen duena. Baina, egia esan, benetako mehatxua gara beraien pribilegioak eta etekinak zalantzan jartzen ditugulako eta, justizia sozialagatik, errotik kendu nahi ditugulako.

Dudarik ez, hau, haien ustez, delitua da eta hori da benetako arrazoia anarkismoaren ideiak eta balioak kriminalizatzeko, zapaltzeko eta isolatzeko.

Terrorismo antolatua eta instituzionala Mozal Legea da, lan-erreforma, langabezia, etxe kaleratzeak, osasuna, hezkuntza eta zerbitzu publikoak desegitea eta pribatizatzea. Beste ahalegin bat onartu berria den Hiritar Segurtasun Legearekin askatasunen urratzea justifikatzeko eta beste leku batera begiratzeko politikari ustelak epaitegietara joaten diren bitartean.

Mugimendu sozialen kriminalizazioak gero eta oihartzun gutxiago dauka. Gizartea komunikabideen manipulazioaz  nekatuta dago eta egoeran honen benetako errudunak nortzuk diren dagoeneko identifikatzen hasi da.

Komunikabideen manipulaziorik ez.

Mugimendu sozialen kriminalizaziorik ez.

Mozal legerik ez.

Agenda

Ez dago ekitaldirik