16/06/05

CNT Metropoli 2000 enpresaren “langileen aurkako jarreren” kontra borrokan dago

CNT sindikatua, larunbat honetan, Portugaleteko Quorum Fitness gimnasioaren aurrean mobilizatu da. Leku horretako garbiketa-enpresak (Metropoli 2000 SL) bi langile kaleratu zituen eta ez ditu berriro hartu nahi. Jazarpen sindikala salatu du sindikatuak: “gure lagunek Lan Ikuskaritzan jasan behar izan zituzten presioak eta arau-hauste batzuk salatu zituzten”.

Goizez, CNT sindikatuko militante batzuek herri honetako auzokoei enpresaren “langileen aurkako jarreren” berri eman diete. “Metropoli 2000ko arduradunek uste zuten kaleratze hauek, inpunitate osoz, oharkabean joango zirela. Hala ere, sindikalismo borrokalariarekin topo egin dute”, nabarmendu dute.

Testuinguru honetan, CNTk esan du kaleratu dituzten “bi langileen egoera oso zaila dela”. “Carmen eta Amador ez dira bi zenbaki gehiago langabetuen zerrenda luzean –azpimarratu du-. Haiek militante anarkosindikalistak dira eta kaleratu dituzte lan baldintza hobeak eskatzeagatik, eta hori langileriaren oinarrizko eskubideen aurkako eraso larria da”.

Sindikatuak iragarri du, hurrengo egunetan, egoera salatzeko mobilizazioak egiten jarraituko dutela. “Ez dugu amore emango. Edo gure lagunak berriz hartzen dituzte, edo haien aurrean jarraituko dugu”, ohartu du.

Agenda

Ez dago ekitaldirik