Mobilizazioa eguerdiko 12.00etan Zaldiaran Enparantzatik hasiko da eta Urrezko Zeledonen Enparantzan, Correosen aurrean, mitin batekin bukatuko da. Goiburua “lan suntsiketaren eta askatasun murrizketen kontra” izango da. “Nahikoa dela esateko ordua heldu da: ezin dezakegu eraso gehiagorik jasan, patronalarenak edo bere adar armatuarenak, hau da, Estatuko Segurtasun Indarrak”, azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.
Testuinguru honetan, TCA eta Eusko Jaurlaritzako Kudeaketa Pertsonalizatu Zentroa (azken honek Dominion kudeatzen duena) enpresak itxiko dituztela ohartarazi du CNTk; bi hauen lan zentroak Gasteizen kokatuak daude. Hau dela eta, “enpresa hauetako langileek langabezi zerrendak eta miseria ere areagotuko dituzte hiri honetan”. Bi konpainia hauek egindako azken lanen harira, sindikatuari deigarri izan zaio hurrengo hau: TCAk Gasteizko Udalarekin kontratua sinatu duen bitartean autobus geltokian eta udaletxe berrian kristalak jartzeko, Dominionek -telekomunikazioetan diharduena- azpikontratatua moduan lan egiten du Eusko Jaurlaritzarentzat.
Pandora Operazioa
Era berean, CNTk ere salatuko ditu “gizarte-mugimenduak eta oinarri erakundeak kriminalizatzeko azpijokoak”. “Pandora Operazioa gertatu berriaren adibide garbia dugu, bertan hainbat militante anarkista atxilotu eta kartzelaratuak izan baitira” gailendu du sindikatuak. “Hau gutxi balitz bezala, Rajoyren gobernuak bultzatu duen Mordaza Legeak etorkizun ilunago iragartzen du”, nabarmendu du.
Eraso hauen aurrean, erakunde anarkosindikalistak adierazi du “ezerk ez ezta inork ere ez mendera dezakeela herri-erresistentzia”. “Horregatik, larunbatean 17 Gasteizko kaleetara aterako gara borroka jarraitzen duela gogoratzeko eta CNT prest dagoela borrokan jarraitzeko, kosta ahala kosta”, gaineratu du.