Protestan, konfederazio anarkosindikalistak martxan dauden negoziazioetan “gardentasunaren falta” salatu du eta, era berean, ohartarazi du, enpresak bere ordezkarien presentziari betoa jarri diola. “Ezin dira bi mila lanpostu baino gehiago hondatu kolpe batez lanpostu horiek salbatzen saiatu barik, bai birkokapenetan, bai beste modu batez” esan du CNT-ek.
Aste honetan, Spanair aire-konpainian sindikatu honetako sekzio sindikalak ausarkeritzat jo du enpresa honetan, laster, “ERE”ri buruz akordio bat lortuko dela eta negoziazio mahian dauden ordezkarien jokabideak kritikatu egin ditu.
“Spanair aire-konpainiaren itxiera adibide besterik ez da, mundo honetan, patronalaren espekulazioa gizartearen beharren gainetik dagoela”,azpimarratu zuen sekzio sindikalak.