"Asteazkenean, Colapso liburuan aurkezten den gaia lantzeko aukera izango dugu", erakunde anarkosindikalistak aipatu du. Horretarako Madrileko Unibertsitate Autonomako Zientzia Politiketako irakaslea eta liburuaren egilea den Carlos Taibo gurekin izango dugu.
"Hurbil dagoen kolapso baten aurrean, alternatibak bultzatzen dugunok bi erantzun ditugu. Lehenengoa, horren zain egotea da, gizakiok txarto egindako gauzen kontzientzia hartzeko bidea baita. Besteak, aldiz, kapitalismotik lehen bailehen irten behar dugula aldarrikatzen du, espazio autonomo, autogestionatuak, desmerkantilizatuak eta, despatriarkalizatuak bultzatuz, euren federazioa bultzatuz eta Kapitala eta Estatuaren aurka kokatuz"
Carlos Taibo, unibertsitate irakaslea izateaz gain, idazlea eta editorea da. Globalizazioaren aurka dago, deshazkundearen, demokrazia zuzena eta anarkismoaren alde egiten du.