22/11/27

Bizkaiko Foru Aldundiak suhiltzaileen promozio berria diskriminatu du

  • Librantzako lanaldietarako dituzten 1000 ordu kendu nahi dizkie langile berriei
  • Aldundiak denbora bikoitzera baino gehiago luzatu du praktika-aldia, eta orain epe horretan sortutako librantza orduak ukatu egin nahi dizkie izangaiei.

Azken oposizioaren hautaketa-prozesuaren zati gisa, izangaiek egin beharreko praktikaldia gehienez 3 hilabetekoa da, oinarriek ezartzen duten bezala.  Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak praktiketako egoera honetan 7 hilabetez baino gehiago izan ditu izangaiak. Hau gutxi balitz, beren kideek egin duten lan bera egin ostean, bai ohiko bai ez ohiko lanaldietan,`norberaren gauzetarako baimena´ ukatu egin nahi die izangaiei, ordu nahikorik sartu ez dutela esanez. Jarrera honekin, Bizkaiko Fortu Aldundiak, musutruk 24 orduko guardia bana lortu egiten du 50 suhiltzaileetako bakoitzarengandik.

CNTren sail sindikalak  kaltetuekin batera erreklamazioa aurkeztu du zera esanez:  “Izangaiei tratu diskriminatzailea ematen ari zaiela uste dugu, nahiz eta gainerako karrerako funtzionarioek eta bitarteko funtzionarioek  egindako lan bera bete duten”.

Era berean, CNTk adierazi du “Aldundiak berehala utzi behar dio langileen eskubideak murrizteari, egoera hau ahalik eta azkarren konponduz, izangaiei familia, lan eta kontziliazio pertsonalean sortutako arazoak areagotu gabe”.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena