23/10/20

Bizkaiko Foru Aldundiak 1.000 lanordu baino gehiago lapurtu dizkio suhiltzaileen azken promozioari

  • Aldundiak praktiketako suhiltzaileak diskriminatzen ditu. Gainerako funtzionarioen lan eta lanaldi berdinak egin arren, Norberaren Kontuetarako Lizentziak ukatzen jarraitzen du.
  • Praktikaldia, legez gehienez hiru hilabetekoa izan daitekeena, zazpi hilabetera luzatu zuen Aldundiak. Bitartean, prozesu horretan zeuden langileen eskubideak urratu ditu, 24 orduko guardiak ordaindu gabe utziz.

CNT sindikatuak behin baino gehiagotan aldarrikatu du 50 langile horien baldintza eta eskubideak errespetatu daitezen, gainontzeko lankideekin egiten den bezala, bai azaroan, bai aurtengo martxoan zein uztailean ere. Hilabete honetan Aldundiak kaltetuetako bati erantzun dionean, zera alegatu du: «praktiketako funtzionarioei ez zaiela inolaz ere eskubide hori aitortzen», poltsa urtean erabiltzekoa dela eta ez dela urtetik urtera mantentzen, «ez baliatzeko arrazoia edozein izanda ere».

Administrazio Publikoaren jarrera horrek egoeraren larritasuna areagotzen du, eskubide urraketa honen erantzukizuna beraiena baita soilik. Aldundia bera izan da hamar hilabetez prozesua atzeratzen ibili dena, erantzunik eman gabe. Esan bezala, praktikaldia legez harago luzatu du, txandak osatzeko doako lan-guardia osoak lortuz.

CNTk bere aldarrikapen eta jarduketekin jarraituko du eragindako langileen eskubide guztiak aitortuta gera daitezen.

Argazkiaren iturria: BFA

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena