13/12/04

Bizkaiko Elikagaigintza Merkataritza sektoreko hitzarmen berriari buruz

Irailak 30, Bizkaiko merkataritzako patronalak (CECOBI) eta CCOO, LAB eta UGT sindikatuek, 2014ko abendura arte, hitzarmen probintzial berria sinatu zuten. Bai patronalak, bai sinatu duten sindikatuek esaten dute hitzarmen bikaina dela eta guztiek irabazten dutela.

Sindikatuek hitzarmen hau beste sektore batzuentzako adibide moduan aurkezten dute, ostalaritzan adibidez, eta hori da larriena. Testuingurua ez da onena hobekuntzak lortzeko, lan erreformak patronalari botere gehiago eman diolako eta sektorean ituna egiten dutena, gehienez, gaur egungo baldintzak defenditzea da. Hala ere, CNTtik ezin dugu defenditu hitzarmena sektoreko langileentzat positiboa dela, sinatu dituzten nobedade gutxiak baldintzetako txartze objektiboa direlako.

Hitzarmenaren nobedadeak ez dira inongo hobekuntzarik.

Benetako soldatak jaitsi egiten dira

Soldatei buruz, sindikatuek patronalarekin hitzartu dutena, txartzea da. 2009tik 2012ra arte, soldatak ez dira igotzen; 2013an itundu duten igoera bizitza-kostuaren behetik dago; eta gainera, 2014 urterako sinatu dutena bizitza-kostuaren igoera, gutxienez, %25 baino baxuago da. Itun honekin egiten dena, 2009tik 2014ra soldatak eta erosteko ahalmena jaistea da; ezin dugu hitz egin soldaten igoeraz, benetako soldaten jaitsieraz baizik. Soldatak ere ez dira mantentzen, horretarako urtez urte benetako KPIren igoera ituna egin behar izan zuten.

Enpresarako ordu poltsa onartzen da

2009ko hitzarmenean ez zegoen elementurik, sartu egin da: ordu poltsa. Honek baldintzetako txartze nabarmena ekartzen du. Sektorean familia eta lan bizitza bateratzea oso zaila baldin bada, 100 ordu hauekin, konplikatuagoa izango da. Hemendik aurrera, enpresak nahi duen moduan lan egutegia aldatu dezake.

Erreformen aurka, ez dago blindajerik

Lan erreformen aurkako blindajeri buruz, hitzarmen berrian ez dago klausula berariazkorik. Hau da, azken bi urtetan (eta etorkizunean egingo direnak) egin diren lan baldintzetako murrizketei aurre egiteko ez dago inolako babesik.

Hitzarmenaren deskuelgea erraztu egiten da

Hemendik aurrera, enpresek, hitzarmenak bertan behera uzteko, “justifikatu egin behar izango dute”. Lehen, dokumentu zehatzak beharrezkoak ziren (argibide-memoria, balantzeak, emaitzen kontuak, edo, bere kasuan, auditoreen txostenak, kontuen zentsorea edo beste dokumentu batzuk). Xehetasun txiki hau oso garrantzitsua da, kontuak makillatzea, nahiz eta ofizialak izan, erraza delako hitzarmenak bertan behera uztea erraztuz. Gainera, sektore honetan, B kontabilitatea izatea ohizkoa da.

Laurtekoak kobratzea atzeratzen da

Beste aldaketa bat: laurtekoengatik ordaindu behar diren plusak. Aurreko hitzarmenean, laurtekoa bete ondoren, laurtekoa betetik aurrera kobratzen zen. Hitzarmen berrian, 2013an laurtekoa betetzen dutenek ez dute 2014an kobratuko, 2015an baizik.

Gainera, posiblea izango da laurtekoak kobratzea enpresaren borondatearen arabera. Hemendik aurrera, enpresak, langile berriak laurkoteak kobratzeko, prestakuntza egitera behartu ahal izango ditu edo enpresak ezartzen duen produktibitatearen maila bete behar izango dute.

Ultraaktibitateen eta deskuelgeen kontuetan, arbitraje boluntariora joatea sustatzen da  

Ultraaktibitateari edo deskuelgei buruzko erabakiak PRECOren eskuetan geratzen dira. Honek esan nahi du hirugarren pertsona baten eskuetan geratzen direla guztion diren arazoren konponbidea. Honekin, azkenean, langileek erabaki ahalmena galtzen dute

Ondorioak

Hitzarmen hau sinatu baino lehen, beldurra zabaldu zen: ultraaktibitatearen erorketa, sektoreko hitzarmenaren amaiera, estatuko hitzarmena edo Langileen Estatutua aplikatuko zela… Errealitatea konplikatuagoa da eta aukerak zabalagoak ziren.

Hitzarmen hau baldintzetako atzerakada nabarmena da. Hori dela eta, CNTtik ez dugu beste aukera bat ikusten: antolakuntzaren aldeko apustu egiten dugu. Bestalde, gogoratu nahi dugu langileen lan baldintzak hobetzeko bide bakarra dagoela: antolakuntza eta borroka. Zugatik inork ez badu egiten lan, inork ez ditu zure eskubideak defendituko.

Agenda

Ez dago ekitaldirik