Gaur goizean hauen egoitzan eskainitako prentsaurrekoan, erakunde anarkosindikalistaren bozeramaileek jardueren programa ezagutzera eman dute. Agenda ostegun honetan martxan jarriko da Carlos Taibo, zientzia politikoen Irakaslearekin, bere azkenengo liburua “Repensar la anarquía” aurkeztuko duena. Hitzadi honetan- Arratsaldeko 19,30tan La Bolsa eraikinean, (Pelota kalea 10)- egileak anarkismoaren proposamen teorikoari buruz hitz egingo du.
Ekintzak larunbata 24ean goizeko 10etan jarraituko dute Bilboko Liburu Anarkista Azokaren irekierarekin Unamuno plazan. Antolatzaileek esan duten moduan, aurten Euskal Herriko zein Espainiar estatuko banatzaile eta argitaletxe anarkista garrantzitsuenak batuko dira. Jarduera Irola Irratiaren eskutik zuzenean emana izango da goizean zehar.
Arratsaldeko 18etan, Dolors Marin historiatzaileak – arlo antiautoritarioan oso esanguratsua dena - bere liburu berriari buruzko hitzaldia eskainiko du, “Anarkismo” izendatua. Gainera egunean zehar idazkera sormenaren inguruko tailerrak egongo dira bai haur zein nagusientzat, eta poesia libertarioaren irakurketa bat egongo da baita, Rebertso kolektiboaren kontura.
Igandean azokak Pepe Ribas, Ajoblanco aldizkari ospetsuaren sortzailearen parte-hartzea izango du, zein 12etatik aurrera argitarapen honen historiari buruz hitz egingo digun. Modu berean, igandearen goiza testu libertario ezberdinen irakurketa eta Humanos intentándolo: Cantautor sin personalidad taldearen ikuskizunarekin biribilduko da.
Agenda oparoa aurkeztu ostean, CNT sindikatuak azoka honen hasierak gogoratu nahi izan ditu, orain direla hamar urte. ”Garai horietan, estatuko beste hiriburu batzuetan ezaugarri honetako ekintzak antolatzen ziren jada- azaldu dute- Euskal Herriko berezitasunak kontutan hartuz horrelako egintza bat oso interesgarria ikusten genuen ideia anarkistak ezagutarazteko”.
“Hamarkada honetan, Bilboko Liburu Anarkista Azoka Euskal Herriko ekitaldi anarkisten barnean sendotu egin da, eta errefere bihurtu , eta CNTri honek jarraitzeko indarra eman dio” azaldu dute erakunde anarkosindikalistaren bozeramaileek.