CNT sindikatuak Iruñeako lokal berria estreinatuko du Bielorrusiako Gurutze Beltz Anarkistako kideen hitzaldi batekin. Igande honetan, hilak 27, lurralde hartako egoera politikoa eta ematen ari diren elkartasun eta errepresioaren aurkako esperientziak azalduko dituzte. Ekitaldia 18:00etan izango da erakunde anarkosindikalistaren egoitzan: Eslava kalea, 11. zenbakia.
Iruñeako CNTko lokalaren inaugurazioa hurrengo maiatzaren 1erako aurreikusia egon arren, Bielorrusiako militanteek hitzaldia emateko aukera aprobetxatu behar zela uste du sindikatu honek. Gurutze Beltz Anarkistaren hitzaldi hau, maiatzan penintsulan zehar izango den Infotour baten lehenengoa izango da.