24/11/23

Beldurrak ez gaitu askatzen. Elkar zaintzen dugu. Elkarrekin, gure burua defendatzen dugu

Konfederaleko Feminismo Idazkaritzaren komunikatua

Gu beldurrarekin bizitzera ohitzen gara. Bizi gara – hobeto esanda, bizirik irauten dugu –, gauez ateratzen garenean erne gaudelako etxera bizirik eta osasuntsu iritsi ahal izateko, erne gaude indarkeria matxistaz zipriztinduriko harreman batean ez erortzeko, erne gaude gu ez gaitzaten jazar, ez gaitzaten bortxa, ez gaitzaten erail. Gure gorputzak ederki asko daki zein muskulu tenkatzen zaizkigun gauez bakarrik ibiliz gero eta oinotsak hurbilegi entzuten ditugunean. Gure taupadak arrapaladan hasten dira tipo nazkagarri horri, lagun nazkagarri horri, buruzagi nazkagarri horri nola aurre egin pentsatzen hasten garenean. Eskuak izerditan izan ohi ditugu, nahikoa irribarre egiten ez badugu, behar bezain atseginak ez bagara, otzanak ez bagara kaleratuko gaituztelakoaren beldurrez. Hausporik gabe geratzen gara enpresan haurdun gaudela konturatzen diren unean pentsatzen badugu. Ito egiten gara gure alabak norekin utzi ez dakigunean maratoi-jardunaldiak baldintza eskasetan egiten ditugun bitartean, jakinda, gainera, gure pentsioak gizonenak baino txikiagoak izango direla.

Hainbeste ohitzen gara beldurrez bizitzera, beldurra gure luzapen bat izatera iristen dela. Eta ez da gutxiagorako: aurten 82 emakume hil dituzte (1). Estatuan 14 bortxaketa salatzen dira egunean, hau da, bat bi ordutik behin, eta 55 sexu-eraso egunean, hau da, bi baino gehiago orduro. Barne Kriminalitatearen Balantzearen arabera, eraso horiek gora egin dute etengabe; izan ere, 2023an baino ia bost puntu gehiago izan dira (2). Horri, izebergaren puntari, egunerokoan bizi ditugun gainerako egiturazko indarkeriak gehitzen zaizkio: enplegua lortzeko zailtasuna, sektore feminizatuen prekarizazioa (garbiketa, zaintza,…), behin-behinekotasunaren erabateko erabilpena, zaintza-lanak gizonek baino neurri handiagoan hartzeagatiko lanaldi-murrizketak, erasotzaileentzako zigorgabetasuna eta biktimentzako erreparaziorik eza, gure kontakizunak zalantzan jartzea, adingabeei egindako sexu-abusuak eta haurren sexualizazioa, ama babesleen aurkako indarkeria, pentsioetan eta osasun eta hezkuntza publikoan murrizketak, egunero eraso matxistak gertatzen diren leku seguruak, eta, gutxi balitz, errepresioa: “La Suiza”ko gure kideak, Xixoneko CNTkoak, kartzelara kondenatuak sindikalismoa egiteagatik, beren lan-baldintzak duintzeko borrokan ari den langile bati laguntza emateagatik. Egun honetaan, Afganistango emakumeen, palestinarren eta kurduen aurkako indarkeria matxistetaz gogoratzen gara. Haien erresistentzia guztiontzako itxaropena da.

Horregatik guztiagatik, azaroaren 25ean onartzen dugu beldur garela, baina beldurrak ez gaitu salbatzen. Gure beldurrak CNTko gure kideekin antolatutako amorru eta alaitasunari bide eman dio. Gure beldurra aldaketaren eragile bihurtu da, patriarkatuaren eta kapitalaren aurkako erreakzioaren eragile, ito egiten baikaituzte. CNTn badakigu elkarrekin defendatzen garela gupidagabeko lan-merkatu baten oldarkeriaren aurrean, eta elkar zaintzen garela erasotzaile matxistengandik, bai gure guneetatik kanpo, baita barruan ere, emakumeak zaintzen ditugun emakumeak garelako. CNTn amets egiten dugu indarkeria matxistarik gabeko munduak eraikitzen ditugu; izan ere, beldurraren beldurrez, ia ezerk ez gaitu ikaratzen.

Bakarrik eta beldurrez nahi gaituzte, elkarrekin eta antolatuta gauzkate.

 

1 https://feminicidio.net/listado-de-feminicidios-y-otros-asesinatos-de-mujeres-cometidos-por-hombres-en-espana-en-2024/

2 https://efeminista.com/2024-datos-espana-violaciones/

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena