Txosten horretan, sindikatuak, bideetako bekadunen perfila eskaintzen du: “gazteak, ikasleak, lan egiteko gogo handiz eta, orokorrean, oso lehiakorrak”. Zentzu horretan, “gremio ahul eta kopurutsuenetako bat” dela azpimarratu du. Honek bihurtzen ditu “enpresentzako merkantzia merkea, bota ahal dituztenak nahi dutenean”.
Praktikak, enpresetan edo erakunde publiko zein pribatuetan burutzen diren “formakuntza programekin lotutako ekintzak direla” salatzen du CNT-k. Kasu guztietan, onartutako eskubideak “edozein ohiko lan kontraturenen azpitik daude”.
“Lan merkatura sartzeko bidea errazteko balio duen, Lan merkatura sartzeko bidea errazteko balio duen prestakuntza osatzea eta lan merkatuan esperientzia lortzea helburu daukatela diote, baina, errealitatean, benetako arau, programa eta prestakuntza zein praktikak mota asko daudela korapilatuta”, egiaztatzen du.
Izan ere, sindikatuak seinalatzen du bere txostenean, “hamar praktika kontratu mota desberdinak daudela, prestakuntza programa edo laneratzekoetan lotuta, bakoitza konplexuagoa delarik. “Arazo nagusienetako bat da pairatzen dutenek ere ez dakitela enpresak arauak betetzen dituen ala ez”, dio erakunde anarkosindikalistak.
Txostena eskuragarri dago hurrengo helbidean: http://graficasmadrid.cnt.es/wp-content/uploads/2017/05/becarios.pdf