14/11/24

Azaroak 29: Duintasun martxak Euskal Herrian

CNT sindikatuak Euskal Herrian egingo diren martxetan parte hartzeko deia zabaldu du, “larrialdi egoera sozialean aurkitzen baikara, erantzun kolektiboa behar duena”.

Azaroaren 29an hainbat martxa egingo dira, zutabe bat Sestaotik aterako da goizeko 10etan (Kasko Plaza), beste bat Bilbao la Viejako Bilbi plazatik (goizeko 11:30tan), eta hirugarren bat Getxotik goizkeo 10etan (Bizkaiko zubitik, Areeta), guztiak Jesusen Bihotzeko plazara arte. Hortik, beste manifestazioa aterako da eguerdiko 12:30tan.

Mobilizazio hauekin “langabe eta langile prekario, emakume, adineko jendea eta langileriak, oro har, pairatzen dugun egoera salatu nahi dugu”, esan du erakunde anarkosindikalistak, “ogia, lana, etxebizitza eta duintasuna exigituz”. Kapitalaren erasoak gogortuko direla gogoratu du eta horren aurrean antolatu eta mobilizatzeko beharra azpimarratu du CNT sindikatuak, “Duinatsun Martxak aurrerpausu bat izaten”. Hau dela eta, parte hartzeko deia zabaltzen dugu.

Mobilizazioetara deitzen duten erakundeen komunikatua:

DUINTASUN MARTXAK berriro kaleak hartuko ditugu OGIA, LANA, ETXEBITZA... DUINTASUNA ozenki oihukatzeko. Egoera erabat nahasi batean aurkitzen garelako, muturreko egoeran, larrialdi sozial egoeran; egoera honek langileriari, gehiengo sozialari eta herriei erantzun kolektibo eta masibo bat ematera bultzatzen gaitu.

Milioika langilek ez dute enplegurik. Ehunka familiek etxebizitza galdu dute. Gaztediaren parte handi bat atzerrian bizimodua ateratzera behartuta dago. Emakumeoi gure gorputzetaz erabakitzeko eskubidea kendu nahi digute. Herriei erabakitzeko eskubidea ukatzen zaie. Osasungintzan, heziketan, mendekotasunean, eta abarrean murrizketak egiten darraite. Gure nagusiak engainatu dituzte preferenteekin. Eskubideen lapurtze eta gehiengo sozialaren pobretze orokortze bat jasaten ari gara, geurea ez den zor ez-legitimo bat ordaindu beharraren izenean.

Bitartean, botere errealak, hauteskundeetara aurkezten ez dena, dirutza egiten eta botere politiko usteltzen darrai. Diruak zerga-paradisuetara eramaten darraite, txartel opakuak erabiltzen dituzte, diru publikoetako milaka milioi oparitzen dituzte bankuak eta espekulatzaileak libratzeko, gure zergetatik ateratzen den diruarekin. Europar Batasuna eta Amerikako Estatu Batuen arteko “Merkataritza Librerako Itun” bat (TTIP) ezarri nahi digute; itun hau isil-gordeka negoziatzen ari dira multinazionaltzarren onerako herriaren bizkarretik. Eta protesta egiten dugunean erantzun bera jasotzen dugu: errepresioa eta kriminalizazioa. Orain, manifestatzeko eta adierazteko askatasuna ere lapurtu egin nahi dizkigute polizia-gehiegikeria blindatuko duen mozala jarri nahi digutelarik. Krisiaz eskubide sozialak murrizteko baliatu ez ezik, askatasun demokratikoak ere kentzen saiatzen ari dira. Sistema ustel eta zikin-zikin honek gehiengo sozialaren askatasunak eta eskubideak sobran ditu.

Baina ez dugu onartuko. Matxinatu egingo gara. Bakan batzuen etekin pribatuen bila bakarrik aritzen den sistema honek antzeman ez ditzazkegun ondorioak izango duen ingurumen- eta jendarte-hondamendira garamatza halabeharrez. Krisi-maula honek giza-drama galanta dakarkigulako. Ez dugulako euren militarismo ezta euren harrapaketa-gerren konplizeak izan nahi. Ez dugulako milioika pertsonen osasunarekin eta bizitzekin espekulatzen duten negozio zikinen parte izan nahi.

Madrilen, martxoaren 22an, milioi eta erdi pertsona bildu ondoren, ekainaren 21ean euren parlamentuak inguratu genituen, eta urriaren 24an, Asturiasen, benetako erantzuleak seinalatu genituen. Oraingo honetan, berriro, borrokari ekingo diogu.

Mobilizazio sozialerako deialdi berri bat egiten dugu, azaroaren 24tik 29rako deialdia hain zuzen. Egun horietan enplegu duin, oinarrizko errenta, kalitatezko zerbitzu publikoak, etxebizitzarako eskubidea eta etxebizitzaren truke mailegu-zorraren kitapena, askatasun demokratikoen alde, eta administrazio publikoen aurrekontu murriztalieen aurka, zor higuina ordaitzearen kontra, langabezia, prekarietatea, murrizketak, TTIP, ustelkeria, 78ko erregimena eta errepresioaren aurka, eta nola ez, hilaren 25ean, emakumeenganako indarkeriaren aurkako mobilizazioetarako deialdiak ere egin ditugu.

Batez ere protestatzeko deialdia egiten dizuegu azaroaren 29an Bilbon egingo den manifestaldietan parte har dezazuen.

Emakume eta gizon librekin osaturiko jendarte baten aldeko mobilizazioan parte-hartzera deitzen zaituztegu; erasotzen eta ordezkatzen ez gaituzten sistema baten, erregimen baten eta gobernuen kontrako mobilizazioa. Joan daitezela exijitzen jarraituko dugu. PPren Gobernua alde egin dezala, hala nola murrizketak egiten eta Troikaren politikekin kolaboratzen dituzten gobernu guztiak.

Agenda

Ez dago ekitaldirik