- CNTren Correoseko sail sindikalak azaroaren 28an greba deitu du beste sindikatuekin batera
- "Bidezko hitzarmen baten alde gelditzen gara, soldata-igoeretatik haratago doana, Correosen izaera publikoa blindatzea dugu helburu", adierazi dute sail sindikaletik
Lan-baldintzetan hobekuntzak eta kalitatezko posta-zerbitzu publikoa barne hartzen dituen Hitzarmen Kolektiboaren eta funtzionarioen Akordioaren negoziazioan aurrera egitea ezinezkoa denez, Correosen eta posta-langile guztien etorkizuna bermatuko duena, azaroaren 28an Correosen greba deitzea erabaki dute CGT, LAB, ESK, ELA, SiPcte, Intersindical Valenciana eta CNT sindikatuek.
Correoseko plantillaren baldintzak okerrera egiten jarraitzen dute, gero eta gehiago. Egoera jasanezina bihurtu da. Azken urteotan, erosteko ahalmenaren galera sekulakoa izan da, % 20 inguru (lan-kontratuko langileentzat) eta %25 (funtzionarioentzat), eta horrek kolektiboa LGSra hurbiltzen du modu arriskutsuan. Langileen gabezia sistematikoa eta etengabeko presioak lan-giro osasuntsu eta seguruan lan egitea eragozten dute, bai eta komunitatearen aldeko kalitatezko zerbitzu publikoa ematea ere.
IV. Hitzarmen Kolektiboa eta Funtzionarioentzako Akordioaren negozioazioaren bitartez (gaur egungo araudia 2011n sinatu zen), lan baldintza nagusiak hobetzea lortu nahi dugu, hala nola soldata, lanaldia, kontziliazioa eta lan-osasuna. Correoseko Zuzendaritza aldiz, gorabeheraz betetako negoziazio bat garatzen ari da, eta ez ditu argi aipatzen bere planteamenduak, agertu dituzten apurrak zeharo kaltegarriak direlarik, hala nola lanaldimodalitate berriak sortzeko asmoa, eta, zehazki, lanaldi zatitua ezartzearena.
Hurrengo Hitzarmenaren negoziazioari aurre egiteko errebindikazio-taulako eskarien artean, mobilizazioen eta greben egutegiaren muina direnak, honako hauek nabarmentzen dira: soldatak KPIarekin lotzeko soldata-berrikuspenaren klausula eratzea, asteko 35 lan orduen ezarpena, egiturazko plaza guztiak benetan betetzea eta mende honetan galdutako milaka lanpostuak errekuperatzea.
Era berean, erakunde deitzaileok instituzioei zuzendutako aldarrikapenak ere jasotzen ditugu, hala nola Posta Zerbitzu Unibertsala (PZU) emateko aurrekontu-partida handitzea – urtez urte murriztuz joan da, gaur egun 110 milioira jaitsi arte – eta Correoseko lan-kontratuko langileak Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan (EPOE) sartzea.
Helburua da neurri horiek garatuz premia larriko hobekuntzak lortzea, Correosen izaera publikoa blindatzea, eta ziurtatzea bere jarduera gizartearen beharrak asetzera bideratutako zerbitzuetan zentratua egongo dela. Azaroaren 28an lehen urratsa egingo da. Correoseko zuzendaritzak uko egiten badio posta-plantillaren eskaerei erantzuteari, eta SEPIk eta Gobernuak beste alde batera begiratzen jarraitzen badute, gatazkaren printzipioa baino ez da izango.
Elkarretaratzeak azaroak 28, astelehenean, Correoseko bulego nagusien aurrean:
Hitzarmen eta akordio bidezkoaren alde / Posta zerbitzu publiko baten alde
- 12:00. Sarasate pasealekua. Iruñea
- 11:00. Urkixu Zumarkalea, 19. Bilbo
- 11:00. Urdaneta, 7. Donostia
- 11:00. Postas, 9. Gasteiz