- Aterpe 1936tik omenaldia egingo zaie miliziano eta gudariei
- Igande honetan egingo da, 12:00etan, Artxandan (Bilbo)
Igande honetan, ekainak 18, 12:00etan, Artxandako Aterpe 1936 – La Huella – eskulturaren aurrean urtero egiten den lore-eskaintza egingo da, Gerra Zibilean faxismoaren, demokraziaren eta Euskadiren askatasunaren aurka borrokatu eta defendatu zuten pertsona guztiak omentzeko.
CNT, ELA eta UGT sindikatuek, alderdi politikoek eta Fundación de Estudios Libertarios Anselmo Lorenzo, Sabino Arana, Eusko Lurra, Ramón Rubial Fundazioak, Manu Robles-Arangiz Institutua eta Fundación de Investigaciones Marxistas elkarteek antolatutako ekitaldia Artxandan (Bilbo) egingo da.