Erakunde anarkosindikalistak hitzaldi bat antolatu du Iruñeako lokalean, abenduaren 12an. "Arratsaldeko 19etan hasiera emango diogu, petrolioaren inguruan dakiguna hobeto ulertzeko asmoz", azpimarratu du CNTk.
Hizlaria Antonio Aretxabala izango da. Geologoa da eta Zaragozako Unibertsitateko kolaboratzailea. 25 urtez Nafarroako Unibertsitateko irakaslea izan da ere.