15/04/23

A-30: mugimendu anarkistaren errepresioaren aurkako manifestazioa Bilbon

Mugimendu anarkistaren aurkako kriminalizazio eta errepresioaren kontrako manifestazioan parte hartzeko deialdia zabaldu du CNT sindikatuak. Ostegunean, hilak 30, 19:00tan Moyua plazatik abiatuko da. “Ni ere anarkista naiz gogor ohikatu nahi duten pertsona solidarioentzako bilgune izango da” azpimarratu du zentral anarkosindikalistak.

“Azken hilabetetan Estatuaren errepresioaren lekuko izan gara, ideologi eta ekintza libertarioa delitu larria bihurtu nahi duena”, baieztatu du CNTk. “Horretarako, Rajoyen gobernuak herraminta berri bat dauka, Mozal Legea, bere eskubideengatik mobilizatu eta borrokatzen duen herria zigortzeko erabiliko duena”, zehaztu du sindikatuak.

Testuinguru honetan, erakunde anarkosindikalistak, “behekoen aurkako kriminalizazio sahiakera iraunkorrak ari direla botatzen, beti bezala, goikoen aldetik” ohartarazi digu. “Beraien muntai polizialen aurrean, beti egongo da jendearen erantzun solidarioa”, azpimarratu du.

Guzti honegatik, CNTk ostegunean, hilak 30, Bilbon egongo den manifestaioan parte hartzeko deialdia zabaldu du. “Ezin gara ixilik gelditu. Nahikoa dela esateko garaia da”, gehitu du.

Agenda

Ez dago ekitaldirik