12/07/24

1936an Donostiako defentsari buruzko CNTren erakusketa

Donostiako Urbieta kalea, igandean, CNT sindikatuak antolatu zuen erakusketaren antzestokia izan zen. Erakusketaren helburua “1936ko uztailean donostiarrek altxamendu militarra gelditzea lortu zutela” gogoratzea zen. Manuel Chiapusoren “La Comuna de San Sebastian” liburuan oinarrituz eta komikiz osatua, erakusketan faxismoaren aurkako gertakizun dramatikoak ikusi eta irakurri ahal izan ziren.

“Igandean zehar, hamaika pertsonak hiri honetako ia ahaztuta zegoen historia zati bat irakurri zuten, gainera, historia horren aztarnak oraindik eraikin batzuetan begi-bistan daude”. CNTk azpimarratu duen bezala, “erakusketa honek, alde batetik,  memoria historikoa gogora ekarri nahi izan du, eta bestetik, langileriak, autogestiorako gaitasun aparta duela erakutsi du”. Donostiako defentsa Loiolako kuartela hartzea izan ez ezik, hilabete askotan egunerokotasuna, ekonomia eta bizitza bera aurrera jarraitzea ere izan zen”, nabarmendu du. 

Auzo-elkarte batek edo kultura-erakunde batek erakusketa erakutsi nahi baldin badu, CNT sindikatuarekin, Amaran duen egoitzan, harremanetan jarri ahal da. 

Agenda

Ez dago ekitaldirik