1970 hamarkadaren hasieran, Islandiako emakumeek, gizonen sarreren %80a irabazten zuten. Gaur egun, aldiz, diru-sarreren egoera nahiko parekatua dute nahiz eta berdintasuna lortzeko bideoa oraindik luzea izan.
Egoera hau ulertzeko, orain dela 41 urte egindako emakumeen greba ezagutu behar dugu. Nazio Batuen erakundeak Emakumeen Nazioarteko urtea izendatuz zuten 1975. Islandiako emakume taldeak antolatu ziren: greba bat egingo zuten soldata altuagoak eta etxean eta etxetik kanpo emakumeek egindako lanaren balioa aldarrikatzeko. Sindikatuek lagundu eta babestu zuten.
Urriaren 24a baino egun batzuk lehenago, giroa bor-bor zegoen: emakume taldeak aurki zitezkeen edonon, batez ere, hitz egiten. Emakumeen arteko eztabaida zabaldu zen: zergatik gizon batek gehiago kobratzen zuen, lana berbera bazen?
Greba egunean, emakumeen %90rak ez zuen lanik egin: ez ziren lanpostuetara joan, baina ezta zaintzarik egin (seme-alabak zaindu, bazkaria egin....). Ez ziren hegazkinik atera, harreragilerik ez zeudelako. Ezta egunkariak, tipografoak emakumeak baitziren. Gizon askok euren seme-alabak lanera eraman zituzten, ez zegoen beste aukera eta.
Greba honen ondorioz, 1976. urtean lan eta eskola arloko genero-diskriminazioa debekatzen zuen legea onartu zen; 1980an, presidentea emakume bat zen eta beste politiken artean, gaur egun, seme-alabak izatekotan, gurasoek (biek) hiru hilabeteko baja ordaindua dute.
Hala ere, genero-berdintasuna lortzetik urrun daude: emakumeen aurkako indarkeria nabaria da. Azken finean, patriarkatuarekin amaitzeko kapitalismoa gainditzea da gako bat.