CNT sindikatua Bilboko Ercilla hotelaren aurrean kontzentratu da berriz ere, enpresaren “negoziatzeko borondate eza” salatuz. “Jarrera honekin jarraitzen duten bitartean, kalean segiko dugu, gurea denagatik borrokan”, baieztatu dute hotel-kate honetako CNT-ko atal sindikaleko arduradunek.
Ercillako zuzendaritzak “enpresako ituna baliorik gabe utzi duela” erakunde anarkosindikalistak gogorarazi du, langileriari kalte desberdinak eraginez, bai soldatetan, baita lan eskubideen arloan ere. Egoera honen aurrean, enpresak “akordio batera iristeko aukera guztiz saihesten duela” baieztatu du CNT-k.
Era berean, sindikatu honek “langile antolatuen aurkako mesprexuko jarrera aldatzea” exijitu die Hotel Ercillari. “Kudeaketa txarraz eta enpresarien gaitasun ezaz nazkatuta gaude”, baieztatu dute konzentraziora gerturatutako lagunek, non patronalaren gehiegikerien aurkako kontsignak entzun diren.