Beste era

Gutunontzietarako publizitate banaketan erasoak salatu ditu CNTk

Zenbait enpresen kanpaina oldarkorrak direla eta foileto banatzaileek pairatzen dituzten mehatxu eta irainen aurkako kanpaina bat hasiko du CNTk. Erakunde honen nabarmendu du badirela “zenbait marka, atarian saskia egon arren eta nahiz eta bizilagunen oneritzirik izan ez, publizitatea gutunontzietan sartzera derrigortzen dutenak”.

Mediapost-en kasua aipatu du CNTk, non sindikatura afiliaturiko langile bat, presio horien pean, “bajan aurkitzen da depresioa eta antsietateak jota. Egoera irainkorrak sufritzeaz nazkaturik, beste bi langilek lan mota honen legezkotasuna aitortuko duten ziurtagiriak eskatu dizkiote Mediapost-i burofax bidez”.

Egoera honetan, publizitatea banatzen zebilen beste emakumezko bat “eraso baten biktima izan zen hilabete berdinean eta sindikatuko kide baten laguntza behar izan zuen”. CNTk gaineratu duenez, “Ertzaintza iritsi arte atxikiak izan diren langileen kasuak ere badira, bestela ere purrustadak eta irainak ohikoenak direlarik”.

CNTko publizitate banaketa sekzioaren eritziz, kasu hauek “sektore honetan gertatzen ari denaren larritasuna azaltzen duten adibide soil batzuk baino ez dira”.Sekzioak gaineratu duenez “GPS eta beste zenbait enpresa txikitan langile andana dago erabateko prekarietatean, gizarte segurantzan altarik eman gabe edo dagiten lanalditik beherako kontratuekin”.

Konfederazio anarkosindikalistak egoera “jasanezina” dela esan du eta “gutxi batzuen diruzalekeria” asetzeko bakarrik balio duela. “Publizitate banaketa enpresak horretan tematzen badira ere, sektore honetan lan egiten dugunok ez gara postariak, publizitateak ez bai dauka helbiderik eta hori argi dute bizilagunek”.

Guzti honi aurre egiteko, banatzaileentzako lan baldintza duinak aldarrikatzen ditu CNTk, “jarduera komertzial hau arautuaz, langileen osasun eta segurtasunarekin uztartuaz eta bizilagunen borondatea errespetatuaz”. Sindikatuaren eritziz, “marka komertzialek eta enpresa banatzaileek epe laburreko irabaziei hainbeste begiratu beharrean, etorkizunerako sektorearen iraunkortasuna eta batipat langileen osasuna bermatu beharko lituzkete”. Azkenik, “beste toki batzuetan ematen den bezela”, banatzaileak babestuko dituzten araudiak lantzeko eskatu die CNTk udaletxeei.

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak