Beste era

Enpresa Berreskuratuen VI topaketa Buenos Airesen ospatuko da

  • Abuztuaren amaieran Langileen Ekonomia VI Nazioarteko topaketa ospatuko da Argentinan.
  • "Enpresak berreskuratu nahi ditugun erakundeontzako, data garrantzitsua da", azpimarratu du CNT sindikatuak.

"Langileen Ekonomia" VI Nazioarteko Topaketa Argentinan ospatuko da, abuztuaren 30retik irailaren 2a artean. CNTk Europa eta Mediterraneo inguruko topaketetan parte hartu zuen orain dela urte pare bat, eta langileek berreskuratutako BAUEN hotela kaleratzeko arriskua jasan duenean, geure elkartasuna adierazi izan diegu.

Topaketen sarrera BAUEN hotelean izango da (Buenos Aires) eta berreskuratutako Textiles Pigüén kooperatiban jarraituko dute. Parte hartzea zabalik dago, enpresa berreskuratu eta autogestionatutako langile, kooperatiba eta gizarte eragile eta erakunde sindikalek gonbidapena zabalik dute; baita akademia munduko langileak ere.
VI. ekitaldi honetan topaketen urteurrena ospa-tuko da. Orain dela hamar urte, Buenos Aireseko Unibertsitatean lehenengo jardunaldiak ospatu ziren; gerora Mexikon (2011), Brasil (2013) eta Venezuelan (2015) jarraipena izan dute.

Kapitalismoa gero eta gogorrago jotzen duen garai hauetan, autogestioan oinarritutako langileon ekonomia alternatiba erreal batean bilakatzen ari da, prekarietate eta langabeziari aurre egiteko bide nagusiena izanda. Horregatik Argentinan ospatuko da VI. Topaketa hau, herrialde honen langileek azken hamarkadetan autogestioa oinarritzat duten enpresa kooperatibo berreskuratuen esperientzia luzea baita. 2015ko abenduan 315 enpresa berreskuratu zeuden, 13.000 langile enplegatuz.

Gogoratu behar dugu CNTren azken helburua enpresak langileen esku uztea dela, eta esperientzia hauetatik asko ikasi behar dugula.

Informazio gehiago www.recuperadasdoc.com.ar web orrialdean

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak