Beste era

Elkarte katoliko batek kaleraketak proposatu ditu EDE Taldean

EDE Taldea eliza katolikoari lotutako erakundea da eta gizarte bitartekaritza arloan egiten du lan. Talde honetako langileak larrialdi egoera baten aurrean daude. Ostargik, “laikoen elkarte pribatua”, EDE fundazioaren gobernu organoan gehiengoa eskuratuko du hurrengo asteetan. Ostargi kaleraketen, lanaldi laburketen eta lan sailen deuseztatzearen alde azaldu da.

CNTko atal sindikalak azaldu duen bezala, Ostargi 65 pertsona inguruk osatzen dute, “ia denak EDE Fundazioa, Suspergintza Elkartea edo ST3 Elkarteko langileak”. “Laikoen elkarte pribatu” izaera duenez, bere posizionamendua elizaren doktrina sozial eta kristau humanismoaren arlotik gertu egongo zela pentsatzera eraman gintzake”, gaineratu du sindikatuak.

“Aurretik aipatutakoaz gain, pentsa genezake, Ostargi orain arte EDE Taldeak izan duen diskurtsoaren balio eta printzipioetan oinarrituko zela: jendarte justuago eta solidariago baten eraketa, aldaketa sozialaren aldeko apustua, pertsonen zaintza edota entitatearen barne antolaketa era koherente eta partehartzailean, besteak beste”.

Hala ere, sindikatuak jakinarazi duenez, erakunde honek lau orrialdeko dokumentu bat idatzi due EDE Taldeko lan-gatazkaren inguruan iritzia emanez. Aipatutako testuan, maiatzaren 16an Ostargiko asanbladan onartutakoa, “EDE Taldeko pertsonen egoeren (murrizketak eta kaleraketak) inguruan eta baita bertako egitura (gestio unitateen desagerpena edota fusioa) eta soldaten inguruan ere, erabaki gogor eta zailak hartzea era kontsekuente eta arduratsuan” proposatzen da. Aldi berean, erabaki hauek “azkarrak” izatea eskatzen dute.

CNTk adierazi duen moduan, “aipatutako asanbladan egin zen botaketaren emaitza 37 boto alde eta 10 kontrakoa izan zen. Beraz, Ostargik, gehiengoaren babesarekin, EDE Taldeko langileak kaleratzen hasteko eskatzen du, beste langile batzuen lanaldiak murrizteko, soldatak murriztu eta arloak fusionatu eta deuseztatu, eta guzti hau azkar egin dadila”.

Egoera honen aurrean, erakunde anarkosindikalistak, bere “harridura eta atsekabea adierazi du erakundeko langileak, beste lankideen soldata eta lanaldien murrizketak eta kaleraketak proposatzen dituen testua berretsi izanagatik”. Horregatik, CNTko sail sindikalak borrokan jarraituko duela adierazi du “EDE Taldeko denek beren lekua izan dezaten ahalik eta baldintza onenetan”.

Proposamen honen kontra bozkatu zuten Ostargiko hamar pertsonei eskerrak eman ostean, CNTk erakunde honetako gainerako partaideei “euren erabakia birplanteatzera eta beste irtenbide solidarioak bilatzera gonbidatzen ditu, beren lankideengan langabezia eta prekarietatea soilik eragiten dituzten bideak aurkitu ordez”.

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak