Beste era

CNTk Mediaposteko gatazkan ekintza zuzena areagotuko du

Europako hainbat hiriburuetan Mediaposteko kaleratuekin elkartasunean azken egunetan egin diren mobilizazioen ondoren, CNTk ohartu du multinazional honetan errepresio sindikalaren aurkako kanpaina jarraituko duela. “Enpresak ez du inolako negoziatzeko borondaterik, hori dela eta Mediapostek interesak dituen lekuetan borrokan jarraituko dugu”, sindikatuak esan du.

Testuinguru honetan, CNTko militanteak, ostiral honetan, Mediaposteko egoitza nagusian, Valdemoro herrian (Madrilen) bildu dira. Han enpresa honen langileen aurkako politika salatu dute eta kaleratuak berriz hartzeko exijitu dute.

Aldi berean, erakunde anarkosindikalistak Bizkaiko ezkerraldetik autoen karabana antolatu du, eskualdeko merkataritza-gune nagusietatik joanez Mediaposteko kaleratuak eta publizitate banaketa sektorean lan egoera salatzeko

Era berean, sindikatu honek iragarri du hurrengo egunetan beste ekintza batzuk egingo direla “multinazional honen benetako aurpegia, publikoki, salatzeko: bere mozkinak, langileen kontura, handitu nahi dituelako”.

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak