Pentsa daiteke hauteskunde horietara aurkeztu ezean, ez duzula inoiz ordezkaritza izango. Ez da egia. Zu zeu zure ordezkaria zara. Zu zeu, zure arazoei aurre egiten diezunean zara zeure ordezkaria. Negoziatzeko eskubide guztia daukazu, borrokatzeko, zeuri dagozkizun gauzez erabakitzeko eskubide osoa daukazu. Ez ezazu hauteskundeen ordezkaritzaren kontu horretan sinetsi.
CNTk ez du ordezkaritza bilatzen, bere zilegitasuna afiliatuek ematen diotelako. Borroka justua denean, aldarrikapenak langileenak direneean, hori da ordezkapena izatea, duina izatea. Bestea, hauteskundeena, telebistan agertzen den sinaduren, irrifarren eta sermoien mozorro dantza bat baino ez da, enpresariei eta agintariei eskua emateko eta diru-laguntzak banatzeko.