Astearte honetan CNT sindikatuak berriro mobilizatu da Bizkaiko bulego langileen defentsan, Bilbon. “Beste sindikatuekin batera, gure erakundeak manifestazio eta kontzentrazioak egiteko apustua adierazten du, greba alde batera utzi barik: helburua hitzarmen kolektibo duin bat lortzea da”, esan du erakunde anarkosindikalistak. Manifestazioa Plaza Zirkularretik 19:00etan atera da.
Sindikatu honen ustez, langileen parte hartzea mobilizazioetan “negoziazioak berriro hastea” erraztuko duela. Testuinguru honetan, sektore honetako enpresa askok langileei informazio gutunak bidali dizkiete, “estatu mailako aholkularitza-enpresa, merkatu-ikerketa eta iritzi publiko hitzarmen kolektiboa” aplikatuko dutela.
“Hitzarmen honekin enpresak dira gehien irabazten dutenek, hots: akziodunak, inbertsio-fondoak eta arrisku-kapital, kontseilu edo zuzendaritza-batzorde ezberdinetan zuzendari, lehendakari edota bestelako karguak dituztenak” adierazi du zentral anarkosindikalistak. “Haiek beraien baldintzak ez dituzte okertuko, baina bai langileenak, nahiz eta enpresen irabazien sortzaileak izan”.
Arrazoi guzti hauek direla eta, CNT-k CGT, LAB, ESK eta ELA sindikatuekin mobilizatu da, “gehiengoarentzat onuragarria den” lan hitzarmen berri baten sinadura bultzatzeko. Aldi berean, negoziazio mahai horretara joango direnei “defendatzen dituzten interesak zeintzuk diren” azpimarratu da, ordezkatzen dutenen interesak.
Zentzu horretan, zentral anarkosindikalistak sektore honetako langileen mobilizazio beharra gogoratu du, bestela “esklabutza baldintzak lege egingo baitira”. Guztion artean CEBEK (Bizkaiko patronala) presiona dezakegu “eskubide galerak ez dakarren lan hitzarmen bat sinatzeko”, CNT-k gehitu du.