Beste era

Behin-behineko enplegu publikoan berrikuntza garratzitsua izan da

  • Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak behin-behineko enplegatu publikoei dagokien kalte-ordainak zehaztu ditu.
  • Kalte ordaina jasotzeko, kontratazioan egindako iruzurra kontratua bukatu baino lehenago frogatu beharko da.

Administrazio Publikoarentzat lan egin duten behin-behineko langileek ez dute kaleratzeak direla eta kalte ordainik jasoko, lehenago kontratazioan iruzurra dagoen frogatzen ez bada, hau da, langile mugagabea izaera eskuratuz. Hargatik, kaleratze kasuetan lan egindako urte bakoitzagatik 20 eguneko kalte-ordaina kobratzeko, ezinbestekoa da kaleratzea baino lehenago lan harremana izaera mugagabea duela.

2016an argitaratu zen epaia batean, auzitegiak argitu zuen langile finkoek jasotzen zuten kalte-ordain bera bitarteko langileek jasotzeko eskubidea zutela, "kalte-ordain bera ez ordaintzeko" arrazoi objektiborik ez zeudelako. Orain, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak beren irizpidea aldatu du, diskriminazioa ez dagoela ebatziz: kalte-ordain desberdinak existitzea babestu du, arrazoi objektiboak direla eta kontratu mugagabeko langileek lan egindako urte bakoitzagatik 20 egun kobratuz, behin-behinekoek 12 eta bitarteko langileek, zero.

Neurri honek behin-behineko enplegatu publiko orori eragiten dio, nahiz eta laborala (bitartekoak, zerrendetakoak edo obra dela eta), estatutarioa edo bitarteko funtzionarioa izan. Behin-behineko kontratu batekin Administrazioan egiturazko lanpostuak betetzen duten langileak daude. Kontratazioan egiten den iruzur honek, erreklamazioa epaitegien bitartez egiten denean, langileek lan harreman mugagabea eskuratzea ahalbidetzen du.

CNT sindikatutik behin-behineko langileei (laborala eta funtzionarioa) egiten diegun gomendioa da kontratua bukatu baino lehenago kontratuaren mugagabetasuna erreklamatzea da. Zuzenbide aldetik egoera hobeago bat da, baita ere behin-behineko kontratua duten langileen Finkatze eta Egonkortze prozesuetan. Orain, EBJAren erabaki honek argi utzi du zein den kontratu mugagabe duten langileen kaleratze kalte-ordaina: lan egindako urte bakoitzagatik 20 egunekoa.

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak