Beste era

Baina hori guztia ez da nahikoa

Diru gehiago irabaztea, lan iraunkorra izatea eta auzoan, zerbitzu hobeak izatea ongi dago. Baina ongi begiratuz gero, mundu hau gaizki banatuta dagoela ikusiko duzu.

Gizateriaren historia osoan baino baliabide gehigo ditugu: ezagupenak, energia, komunikabideak… Eta hala ere izurritez inguratuta gaude: goseteak, gerrak, arrazakeria, langabezia, hesiak, terrorismoa, botere gehiegikeriak. Hori guztia, inguruan daukagu, bertan.

Honen arrazoiak ezagunak dira: pribilegioak dituzten pertsona gutxiek biolentzia zigorrik jaso gabe erabiltzen dute, estatu aparatuak eta bere errepresio medioek babestuta beraien egoera pribilegiatua mantetzenko.

Mafiosorik haundiena aingerutxo bat baino ez da, gerrak antolatzen dituzten mandatari eta plutokratekin konparatuta. Luxuz inguratuta bizi dira eta aita santuaren bedeinkapena jasotzen dute Vatikanotik.

Pentsa ezazu lan istripuetan urtero mila pertsona baino gehiago hiltzen dela. Nortzuk dira arduradunak? Bizitzan baino diruan interes gehaigo duten eskrupulu gabeko industrialariak.

CNTk horregatik egiten du borroka, ez du bakarrik diru apur bat gehiago irabazi nahi, mundu berri bat ere eraiki nahi du.

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak