Praktikak sail sindikalak enpresa-batzordeak baino erabilgarriagoak direla erakutsi digu. Jar dezagun adibidea bat.
Zure enpresak ez dizkizu dagokizun plus guztiak ordaintzen, edo kontratuak lege-iruzurrean daude eta zerbait egin nahi duzu. Sindikatuan esango dizuten lehenengo gauza enpresa batzordea eratzea edo ordezkari bat lortzeko hauteskunde sindikalak antolatzea izango da. Beste aukera bat, zure kasua indibidualizatzea izan daiteke, zure kasua abokatu bati helaraziz.
Hauteskundeak antolatuko dira, hautagai ezberdinak egongo dira eta hilabte batzuen buruan enpresa batzordea osatuta egongo da. Arazoa konpondo al da? Ez. Gainera enpresak hautagai “horiak” (enpresaren aldekoak) bultzatu ditzazke eta pribilegioen bidez, enpresaren aldeko neurriak onartu. Hauteskundeak martxan jarri zituen sindikatuak hau kontrolatzeko ezin du ezer ez egin, desafilitzea baino; baina pertsona hori bere karguan jarraituko du.
Beste adibide bat. Enpresa batzordean sindikatu ezberdinen ordezkariak daude, eta agian ordezkari batzuk hautagien zerrendan daude zerrenda betetzearren. Gerta daiteke ordezkariek beraien sindikatuak esaten dionaren arabera jokateza eta, hortaz, testuinguru horretan lan eraginkorra egitea benetan zaila suertatzen da.
Honen aurrean, guk sail sindikalean bitartez aritzea proposatzen dugu. Hemen garratzitsuena lan sindikala da, eta ez kargua. Hau martxan jartzeko, langile batzuk elkartu eta lanak banatzearekin nahikoa da. Ez da denborarik galtzen hautagai zerrendekin, hauteskundeekin… zuzenean langileen arazoak aurre egiten hasten da. Lan esparrua sail bera da, interes berdinak dituen lan-taldea. Benetan demokratikoa den espazioa bat da, erabaki guztiak sailean hartzen dira, ez du ordezkari bat hartzen lagileen izenean.