Limpiezas Lombide enpresak langileen kalterako zuzendaritzak egiten dituen irregulartasunen berri eman du CNT sindikatuak. Zentzu horretan, zentral anarkosindikalistak salatu duenez, langile batzuk, euren enplegua galtzeko beldurra dela eta, "errealitatearekin bat ez datorren ordutegiak sinatzen ari dira, enpresak bere kabuz egindako estimazioak dituztenak".
CNTk gogorarazi duenez, "langile askok lanaldi partzialeko kontratuak dituzte, nahiz eta lanaldiak askoz luzeagoak izan". Izan ere, sindikatu honek egindako salaketen ondorioz, Lan Ikuskaritzak berak egiaztatu zuen afiliatutako langileetako batek "kontratuan jartzen zuena baino lan gehiago egiten zuela, nahiz eta enpresak kontratuak zehaztutako lan jardunaldia sinatzera behartu, egindako lan ordu kopuru erreala alde batera utzi nahian".
Gainera, CNTk azpimarratu du Lan Ikuskaritzaren ebazpenaren aurretik eta ondoren Limpiezas Lombide enpresako zuzendaritzarekin bilera bat baino gehiago zutela, gain honen inguruan akordio batera iristeko asmoz. "Ezinezkoa izan da enpresaren jarreraren ondorioz, langileari benetako lanaldia aitortu gabe jarraitzen du". Izan ere, "enpresak egindako azken proposamena langileari dirua eskaintzea izan zen, ordainean enpresatik alde egitea izanik”, azpimarratu du CNTk.
Enpresaren nagusikeria ikusita, sindikatuak salaketa jarri du eta "mobilizazio epe bat hasiko dugu, gatazka sindikala irekitzen". "Langileen eskubideak errespetatu arte ez da bukatuko”
Era berean, sindikatuak elkartasuna adierazi dio Lombiden dagoen CNTko ordezkariari, "Sirkari enpresak bere jardunaldiaren zati bat subrogatu ostean, kaleratu baitute”.