Beste era

Iruñean, Eurofirms enpresaren aurkako ekintzak aurrera darraite

  • "Eurofirms enpresarekin dugun gatatzak aurrera doa", esan du CNTk.
  • Mobilizazioen helburua afiliatua lanera itzultzea da

Joan den astean, CNTk Eurofirms Iruñean duen bulegoaren aurrean pikete bat egin zuen, kaleratutako Pape langilea babesteko. Kidea bere lan eskubideak eskatzeagatik kaleratua izan da.

Joan den abenduaren 12an, Pape, sindikatuan afiliatua dena, kaleratze gutun bat jaso zuen. Aniser Facility-ren zuzendaritzak lan-harremanari amaiera emateko erabakiaren berri ematen zion, enpresaren kudeaketako langileei errespetu falta erakusteagatik. Pape Aniser Facility-ri lotutako ETT Eurofirms bitartez kontratatuta zegoen. Aniser Facility enpresa Euroestampaciones SA enpresaren azpikontrata bat da.

"Argi daukagu kaleratzearen benetako arrazoia, langile gisa dituen eskubideak erreklamatzea izan dela", azpimarratu du CNTk. Hori dela eta, informazio-dinamikarekin jarraitzen du, Iruñako Eurofirms egoitzaren aurrean (Monasterio de Iharte kalean) eta, joan den ostegunean, langileak berriz lanera bueltatzea eskatu zuten. Gainera, enpresak langileekiko duen harremana zein den auzokideei azaldu zitzaien.

Ostegunean, " sindikatuen mobilizazioa ikusi bezain laster bulegoak persianak itxi zituen", esan du erakunde anarkosindikalistak. "Lanera bueltatu arte, presio neurriak handitzen joango dira", azpimarratu du CNTk.

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak