Beste era

“The Phone Housen borroka da bide bakarra”

The Phone House enpresan CNTko sail sindikala borrokan jarraitzen du Nafarroako metal-merkataritza hitzarmena enpresan aplikatzeko. Pasa den ostegunean, erakunde anarkosindikalistak Iruñako kaleetatik manifestatu zen lantoki honetako lankideekiko elkartasuna adierazteko. “Enpresak jakin behar du ekaitz okerrenean nabigatzeko kapaz garela. CNTk ez du amore ematen, ezta saltzen ere”, azpimarratu du.

Manifestazioa The Phone Houseko lokaletik abiatu zen -Nafarroako hiriburuaren erdialdean kokatuta dagoena-, enpresa honen produktuak banatzen dituzten beste hainbat enpresetatik pasatuz. “Ekintzen bitartean, jende askok gatazkarekiko elkartasuna eskaini digute”, esan du CNTk.

Gainera, sindikatu anarkosindikalistak “nagusiak berriro ez zapaltzeko langileok duten bide bakarra borroka dela” ohartarazi du, ekintzekin aurrera jarraituko duela helburuak lortu arte berri emanez. “Gure eskubideak, beraien produktuak ez bezala, ez daude salgai”, azpimarratu du.

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak