CNT sindikatuak Mediapost empresa trasnazioalak Euskal Herrian (Mungia) duen egoitzaren aurrean hainbat elkarretaratze egingo ditu, ostiral hontetan lehenengoa izaten. Ekintza hauen bitartez, erakunde anarkosindikalistak enpresa honen “benetako aurpegia” plazaratu nahi du; langileen kaleratze eta nazioare mailako ekintzen bitartez, enpresak lan baldintzak okertuz beren etekinak areagotu nahi dituelako.
Ostiraleko mobilizazioan CNT-ko kideak eta kaleratutako langileak izan ziren. Hauen artean, CNT-ko atal sindikalaren Arrisku Prebentzioko Delegatua Begoña Mesa izan zen. Sindikatu honen bozeramaileek hurrengoa esan zuen: “Mediapost-eko nagusiek gure kexak isilarazi nahi dituzte, baina hemendik aurrera, hori ez dute lortuko”.
Multinazional honen azken kaleratzeen kontrako mobilizazioak hurrengo egunetan jarraituko dute. Hortaz, Mungiako egoitzaren aurrean mobilizazioen bidez langileek sortutako egoera salatuko dute. “Langile-kontrako politikan jardun bitartean, hantxe izango gaituzte”, CNT-ko bozeramaileek azpimarratu dute.