Beste era

“La Oka” enpresak ez du beren langileen edoskitze eskubidea errespetatzen

CNT sindikatuak ATACO SL enpresan duen atal sindikalak beren afiliatu baten edoskitze baimena errespetatu ez duela salatu du, “langileen oinarrizko eskubide bat urratuz”. Enpresa delikatessen sektorean jarduten du, La Oka izen komertzialarekin hainbat denda kudeatuz Bizkaian.

Hau dela eta, erakunde anarkosindikalistak Lan Ikuskaritzan salaketa jarri du, “egoera honi irtenbide bat bilatzeko eta langile guztien eskubideak errespeta daitezen”. “Hartu dugun neurriari buruz enpresa informatu dugu, neurria zuzentzeko eskatuz”, gehitu du CNT-k.

Aldi berean, ATACO enpresan antzeko egoera dauden langileen eskura jarri da CNT sindikatua.

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak