“Corre, corre” dendako langileek, Barakaldoko Max Center merkatal gunean zegoen kirol arropa denda, zortzi hilabete daramate lan egiteagatik legalki dagokien kalte-ordaina kobratu barik.
Saltoki honen enpresa jabeak, Kirol Etxea SL, pasa den abuztuan ateak itxi zituen, “oso argi ez dauden kontuak argudiatuz”, CNT sindikatuak nabarmendu du. Celestino Ruiz Calvoren enpresa honek -bere alaba Mirian Ruiz Oliden administratzaile bakarra izendatu zuena-, hartzekodun lehiaketa eskaera aurkeztu zuen galera ekonomikoak alegatuz.
“Hala ere, langileek ziurtatzen dute etekinen jaitsiera ez dela hain zorrotza izan, hori dela eta, denak erakusten du ixteko eta zorrak ez ordaintzeko aitzakia besterik ez dela”, azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.
Egoera honen aurrean, CNTk langileei dagokien kalte-ordaina jasotzeko eskubidea aldarrikatu du. “Enpresa da langileei kalte-ordainak ordaindu behar dizkiena eta ez herritarrek guztiek Soldatak Bermatzeko Funtsaren bidez (FOGASA), enpresariak nahi duen moduan”, nabarmendu du.
Halaber, sindikatu honek kritikatu du “enpresaren itxiera inolako arrazoirik gabe”, baita “langileei ez ordaintzeko posibilitatea” ere. “Gehiegikeria hauek ez ditugu onartuko”, CNTk gaineratu du.