Imajina ezazu senide bat galtzen duzula eta hurrengo astean, lanpostua galtzea beren hiletara joan zarelako. Egoera larri hau Laia zapatadenda katean gertatu da, zeinean Barakaldoko dendako langilea kaleratu duten hiltzeko zorian zegoen senide bat ospitalean bisitatzeko eskubidea erabiltzeagatik.
"Kasu honek enpresarien zigorgabetasuna agerian utzi du, langileak bere jabetza balira bezala tratatzen dituztela erakusten du", ohartarazi du kaleratutako langileak, CNT sindikatuaren kidea ere delarik. Zentzu honetan, sindikatu anarkosindikalistak neurri guztiak hartuko dituela esan du, "gure afiliatuaren oinarrizko eskubideen urraketa berri hau salatzeko, eta zor zaion diru osoa lortzeko”.
CNT-k aipatu duenez, langile honek "lehenago kaleratzeko mehatxuak jaso zituen, soldata izoztea ez onartzekotan”. Hala ere, egoera gehiago okertu zen, bere senide bat ospitalean zegoela esan zienean eta, lan hitzarmenak esaten duen bezala, dagozkion bi egun eskatu zituenean, “bere nagusiaren ezetzarekin topatuz”.
Astebete geroago, bere senidea hil ostean, enpresariek kalera zihoala esan zioten. "Neurria hartzeko, enpresako jabeek oinarritzat hartu zuten langilearekin izan zuten borroka, bere eskubideak aldarrikatu zituenean”, sindikatuak azaldu du. "Enpresariari ohartarazi nahi diogu ez garela merkantzia bat patronalaren eskuetan -adierazi du- eta eraso hauek erantzun indartsua jasoko dutela CNT-ren aldetik”.
Kasu hau salatzeko sindikatu anarkosindikalistak mobilizazio batzuk burutuko ditu, Laia-k Bizkaian dituen lau zapatadendetan: Bilbo, Santurtzi, Basauri eta Barakaldo.