CNT-k kasuaren larritasuna salatu du, eta "enpresak oraindik ez du ezer argitu".
"Psikologoak pazientea lepotik hartu eta astindu ere egiten zuen" langileak azpimarratu du.
CNT sindikatuak kaleratutako langilea lanera bueltatzeko exigitu dio enpresari, Mungian elkarretaratzea egiten. Enpresa honek, Meñakako "Las Magnolias" egoitza kudeatzen duena, langilea kaleratu du erabiltzaileen gaineko erasoak salatzeagatik, beste gertaera berri bat eman baita. "Kasu honetan, langileak psikologo batek adineko erabiltzaile baten kontrako erasoa salatu du", esan du zentral anarkosindikalistak.
"Langilea gertakizun honen lekukoa izan zen, eta gertaera hori salatu zuen". "Hori salatu ostean, enpresak langilea kaleratu zuen", azpimarratu du CNTk. Egoera honen aurrean sindikatuak enpresari "erantzunkizuna exigitu dio". Langileak "piskologoaren erasoa ikusi zuen, nola erabiltzaile bat lepotik hartu eta astintzen zuen" adierazi du CNT-k, eta "eraso hau zenbait langilek ere ikusi zuten"
"Gaur egun, enpresak ez ditu ustezko erasotzailearen kontra neurririk hartu, neurri bakarra gertakaria salatu zuen langilea kaleratzea izan da", ohartarazi du CNTk.